Portfolioa
“Madrid Fashion Week” ardoaren etiketa diseinua
Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Packaging
- Data:5 Ira, 2012
- Bezeroa:

“Madrid Fashion Week” ardoaren etiketa diseinua
Aurtengo Mercedes Benz Fashion Week Madrid dela eta, hemen duzue 2009ko edizioan Madrid Fashion Week (Pasarela Cibeles) ardo botilaren etiketarentzako egin genuen diseinua.

Etiketaren elementu zentrala, botilaren zati handi bat estaltzen duen letra larriz idatzitako testu masa trinkoa da. Edizio honetan parte hartu zuten moda diseinatzaileen izenak biltzen ditu (Agatha Ruiz de la Prada, Jesús del Pozo, Amaia Arzuaga, Duyos, Antonio Miro, etab.). Izen bakoitza bereizteko zuriuneak erabili beharrean, diseinuak kolore bero eta bizietako paleta bat erabiltzen du (horiak, laranjak, gorriak, arrosak eta zuriak) horrela sortzaile bakoitza bereiziz eta ikusizko dinamismoa ematea lortuz.




