Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Logo diseinua, Irudi korporatiboa, Errotulazioa, serigrafia
- Data:7 Urr, 2014
- Bezeroa:Urkizu

Urkizu enpresaren irudi korporatiboaren diseinua
Innovan Urkizu enpresaren identitate bisual osoaren diseinuaz arduratu gara, logotipoa eta bisita-txartelak sortzetik erakusleihoko eta establezimenduaren fatxadako errotulaziora arte.

Urkizu enpresarentzat (laneko arroparen salmenta) duela zazpi urte garatutako proiektua dugu hau, gaur egun oraindik bere freskotasunari eta nortasunari eusten dio.
Indarra eta nortasuna duen logotipoa
Logotipoa diseinatzean, markaren ikur nagusi gisa “K” legra handi bat erabili dugu, estilizatua eta kolore gorrikoa. Bere lodiera handiak sendotasuna eta irmotasuna transmititzen ditu, balio horiek guztiz bat datozelarik laneko arroparen eta arropa teknikoaren sektorearekin.
Papertegi korporatiboa eta marka-aplikazioak
Bisita-txartelak logotipoaren lerro grafiko berari jarraituz diseinatu ditugu, ikusizko identitatea, modu garbi, argi eta koherentean euskarri korporatibo batera eramatea lortuz.
Fatxadako eta erakusleihoko errotulazioa
Identitatea establezimenduaren kanpoaldera ere hedatzen da, erakusleihoaren eta fatxadaren errotulazioaren diseinuaren bidez. Kolore gorriaren erabilera estrategikoari eta logotipoaren presentzia nabarmenari esker, irudi komertzial indartsua, ikusgarria eta erraz ezagutzeko modukoa lortu da.
Diseinuak, gainera, moldagarritasun handia du. Alde batetik, goiko izkinan dagoen idazkunak/errotuluak, hondo beltz baten gainean hizki zuriak eta gorriak konbinatzen ditu distantziatik eta kaleko hainbat angelutatik errazago ikus dadin. Beste errotulua hondo zuriaren gainean dago, letra beltzak eta gorriak uztartuz, dena txukun integratzen delarik dendako beiratean aplikatutako biniloarekin. Bi irtenbide ezberdin, koherentzia bisualari eusten diotenak eta markaren identitatea indartzen dutenak.








