Webgune bat behar duzu? Edo agian landing pages-en berri izan duzu? Ba al dakizu zein den bien arteko aldea eta zein aukera komeni zaizun gehien? Biak dira oso aukera baliagarriak, eta batak ez du bestea ezabatzen. Artikulu honetan bien arteko desberdintasunak erakutsiko ditugu, eta lortu nahi duzunaren arabera behar duzuna aukeratu ahal izango duzu, agian biak! Has gaitezen.
Zer da web orri bat?
Webgune bat domeinu izen bakar batekin interkonektatutako web orrien bilduma bat da. Zure negozioaren erakusleiho digitala. Web orriek eduki ugari izaten dute, informazio-orriak, produktu eta zerbitzuen deskribapenak, harremanetarako informazioa, bloga eta abar. Erabiltzaileak berau arakatzeko diseinatuta daude, bisitariek hainbat orritan klik egin dezaten, enpresaren, bere produktuen eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Zer da landing page bat?
Aitzitik, landing page bat edo helburu orri bat web orri bakar bat da, marketin edo publizitate kanpaina baterako sortua. Bisitariak, posta elektroniko baten esteka, iragarki (marketin digitala) edo sarean aurkitutako antzeko beste leku batzuetan klik egin ondoren iristen dira bertara. Webgune batek, bezeroak orrialde batetik bestera mugitzea bilatzen duen bitartean, orrialde mota honek ekintzarako dei bakarra (CTA) du ardatz, bisitariak bezero potentzial edo jarraitzaile bihurtzeko diseinatuta dagoelarik. Adibidez, erosketa bat eginez, buletin batean harpidetuz edo online ikastaro baterako erregistratuz.
Noiz erabili web orri bat?
Hasieran komentatu dugun bezala, web orri bat zure negozioaren erakusleiho digitala da, esan dezagun zure aurkezpen txartela sarean. Gaur egun, jendeak gehienbat Internet erabiltzen du informazio-iturririk garrantzitsuena bezala. Zure marka, produktu eta zerbitzuei buruzko guztia arakatu eta ezagutzera eramateko lekua da. Beraz, garrantzitsua da zu bertan egotea eta jendeak aurkitzea!
Noiz erabili landing page edo helburu orri bat?
Landing page edo helburu-orri bat marketin digitaleko helburu espezifiko bat buruan duzunean erabili. Produktu berri bat merkaturatzea, eskaintza berezi bat sustatzea edo hurrengo ekitaldi baterako erregistroak lortzea nahi duzunean.
Guzti honekin, hiru ezberdintasun nagusi ikus ditzakegu web orrien eta landing page-en artean:
Helburua: landing page orrialdeak helburu zehatz baterako diseinatuta daude, eta webguneak, berriz, informazio eta interakzio zentro gisa funtzionatzen dute.
Bizitza-luzera: landing page orriak aldi baterakoak dira eta kanpaina espezifikoei lotuta daude; webguneak, berriz, sarean presentzia iraunkorra eskaintzen duten elementu iraunkorrak dira.
Ikuspegia: landing page orrialdeak helburu espezifiko batean daude bideratuta eta distrazioak ezabatzen dituzte, webguneek informazio eta funtzionaltasun aukera zabala eskaintzen duten bitartean.
Eta orain, galdera garrantzitsuena: zein da zure negoziorako aukerarik onena? Webgune bat edo landing page bat? Oraindik ez bazaude ziur, galderak badituzu edo erabakia hartua baduzu baina nola hasi jakiteko laguntzaren bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta gure teknikariek urratsez urrats gidatuko zaituzte.