Web posizionamendua, SEO

web-posizionamendua-seo

Blog honetan behin baino gehiagotan hitz egin dugu web posizionamendu on batek duen garrantziaz, guk diseinaturiko web orriak posizionatzen izan ditugun hainbat arrakastei buruz ere hitz egin dugu, baina agian ongi egongo litzateke pauso bat atzera eman eta  SEO teknikak erabiliz web posizionamendua lantzea zer den azaltzea.

Beraz, zer da SEO ?

SEO arrunki erabiltzen dugun hitz bat da, baina berez ingeleratik datorren Search Engine Optimization hitzetatik hartua dago, hau da, euskaraz esango genuen bezala ‘Erabiltzaileentzako optimizazioa’ edo ‘Web posizionamendua’.

SEO teknikak erabiliz, Google, Yahoo…  eta horrelako bilatzaileetan modu naturalean eragina izatea lortu nahi da, eta ‘modu naturalean’ esaten deanean, bilatzaileei ordaindu gabe esan nahi da, hori jada SEM tekniken barruan egongo bait litzateke (iragarkien erosketa barruan), beste artikulu batean hitz egingo dugularik honi buruz.

Erabiltzaile batek interneten zerbait aurkitu nahi duenean bi aukera ditu, edo nabigatzailean web helbide zehatza idazten du (ireki behar duen web orria ezagutzen duen seinale) edo Google, Yahoo, Bing… bezalako bilatzaileetan aurkitu nahi duenari buruzko hitzak idazten ditu.

Adibidez, pentsatu Gipuzkoan diseinu grafikoan lan egiten duen enpresaren bat aurkitu nahi duzula. Google ireki eta honakoa idazten duzu: diseinu grafikoa gipuzkoa.

web-posizionamendua-seo

Web posizionamendua hobetzeko pausok – SEO

Googlee-k kasu honetan, irudi honetan jarri dugun emaitza atera digu, beraz azter dezagun.

Kasu honetan, Google euskaraz bilatzailean egin dugu bilaketa eta ikusten dugunez Googlek eskaintzen dituen hainbat erantzunen artean, gure enpresa ‘Innova’, lehen postuan agertzen da.

Oharra: kontuan izan behar da SEO teknikak erabiltzean, bilatzaileek desberdindu egiten dituztela hizkuntza ezberdineko web orriak, hau da, web orri bat hizkuntza batean lehen postuan egon daiteke, eta beste hizkuntza batean beste postu batean, beraz bi hizkuntzek lana bikoizten dutela esan daiteke.  Gure kasuan, euskaraz lehen postuan gaude (ezin hobeagoa) eta gaztelaniaz lehen orriko 6. postuan.

Enpresa txiki batek edo web pertsonal gehienek ez dute marketin garesti edo handirik behar ongi posizionatzeko, nahikoa da web orriaren azterketa egoki bat egitea: titulu zuzenak, meta deskribapenak, keyword-ak (beti ere lehenik nahi ditugun hitzak ongi aztertuz), link zuenak, e.a.

Batzuetan aldaketa txiki batzuk nahikoak dira posizio batzuk gora egiteko, beste batzuetan lan egin nahi dan merkatu-hobia dela eta nahiko zaila gertatu daiteke. Hori bai EZ DA berehalako erantzunik espero behar, lan honek pazientzia eskatzen du, lortzen diren aldaketak ikusi eta behar izan ezkero aldaketa berriak egin behar izaten bait dira.

Kontuan izan behar da Google-ek bere barne algoritmoa nahiko sarri aldatzen duela, beraz argi izan behar da SEO teknikek etengabeko lan bat eskatzen dutela, bere fruituak luzera ematen dituen lan bat da.

SEO tekniketan gehiago sakonduz, hau bi zatitan berez dezakegula esan genezake:  SEO On Page eta SEO Off Page.

SEO On Page edo barne posizionamendua,  gure web orrian aldaketak egiteko puntu guztiak dira, hau da, lehentxoago komentatu ditugunak: testu egokiak, gako zuzenak (keywords), gailu elektronikoetan erabiltasun egokia (web responsive), tituluak, web mapa, e.a.

SEO Off Page, puntu honetan web orritik kanpo bere posizionamendua hobetzeko egingo genukeen guztia sartuko litzateke. Hau da, gure web orrira zuzentzen duten link-ak lortzea, horretarako sare sozial ezberdinak kudeatu beharko genituzke, gure enpresa sare ezberdinetan azaldu, blog bat idatzi…

Ez dago dudarik SEO on bat egiteak duen garrantziaz, zure web orria erabiltzaileek garbi ikusiko duten modura diseinatu behar duzu, baina garrantzitsua da baita ere bilatzaileentzako ere ongi diseinatua egotea, horrela erantzunetan ahalik eta gorago edo lehenago agertzeko.

Artikulu honekin SEO teknikei eta web posizionamenduari buruz izan zenitzakeen zalantza batzuk argitu izango genituela espero dugu.

Web orri bat baldin baduzu eta bere posizionamendua hobetu nahik bazenu, lasai jarri kontaktuan gurekin. Web orria aztertu ondoren bere etekina hobetzeko pausoak zein diren jakingo dugu.

 

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 28 Uzt, 2016
Zabaldu: