Web orrien posizionamendua interneteko bilatzaileetan

Badakizu zer egin web orriaren posizionamendua hobetzeko?

Web orri bat izateak ez du esan nahi zuzenean interneteko erabiltzaileentzat ikusgai zaudenik, hori lortzeko web posizionamendua ongi prestatu behar da, horretarako ditugularik SEO (Search Engine Optimization) deituriko teknikak.

Google, Bing, Yahoo… bilatzaileek sortutako programa batzuk (robotak edo spider deiturikoek) internet sarea zeharkatzen dute, bertan aurkitzen dituzten web guneen estekak (url helbideak) jarraituz eta berauek indexatuz. Web posizionamendu teknika horien helburua indexatze prozesu hori ahalik eta hoberen egitea izango litzateke, eta horrela erabiltzaileek beraien bilaketetan erabiliko dituzten “hitz gako” horien aurrean web-aren posizionamendua hobetzea.

Teknika horien barruan web orria barrutik aztertzen diguten puntu asko daude (tituluak, testuak, etiketak, url helbideak, e.a.) eta horiez gain web orriaren diseinuari dagokienak ere badaude:

  • Web orriek, mugikor eta tableta egokitutako diseinua izan behar dute, hau da, “responsive” motakoak izan behar dute, gailu elektriko desberdinen pantaila zabalera desberdinetara egokitu behar direlarik.
  • Informazio arkitektura: zure enpresako zerbitzu edo produktuak aztertu eta hauek modu egokienean azaltzen direla aztertu behar da. Erabiltzaileek aurkituko dituzten moduan.
  • Web orri arinak, azkarrak: zure web orria ahal bait lehen kargatzea (mugikorretan batipat) oso garrantzitsua da. Horretarako diseinua, irudiak e.a. begiratu behar dira, eta behar denean gailu desberdinetarako diseinu ezberdinak aurkeztu.

Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak, bezero motak, e.a. ezagutu ondoren, zure web orria aztertuko dugu eta bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko behar den estrategia bat proposatuko dizuegu.