Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Gehitu Bizum zure online dendan

Online denda bat duzu eta Bizum gehitzea nahi duzu? Hemen azaltzen dizugu nola egin.

Gure blogaren bidez behin baño gehiagotan hitzegin dugu web orrietan diseinuak eta erabilgarritasunak duten garrantziaz. Erabiltzaile bat web orri batera iristen denean, eroso eta erraz nabigatu behar du, eta on line dendetan hori dena ordainketa/erosketa-ekintzan ere gehitu behar da, hau da, bezeroarentzat intuitiboena (eta, jakina, segurua) izan behar du.

Prozesu hori erabiltzailearentzat errazena egiteko moduetako bat web orrian hainbat ordainketa mota eskaintzea da. Orain arte ohikoena kreditu-txartelaren bidez ordaintzea izan da, bertan txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta CVV kodea sartu behar izaten direlarik. Transferentzia edo errenboltso bidezko ordaindeta motak ere baditugu, eta Paypal bezalako beste aukera ezagun batzuk ere bai, baina azken urteetan beste metodo berri eta askoz erosoagoago bat atera da, Bizum bidezko ordainketa.

Bizum izena ezaguta egiten bazaizu, baina oraindik zehazki ez badakizu zer den: Bizum ordainketa sistema bat da, bankuaren bidez egiten duzu (zure mugikorra edo ordenagailua erabiliz), baina kontu korronte zenbakiak erabili beharrean, beste erabiltzaileen telefono-zenbakiak erabiltzen dira. Hasieran, partikularren artean dirua trukatzeko aukera erraz gisa hasi zen (mugikorreko kontaktuen artean), baina gero eta indar handiagoa hartzen ari da negozio txikien artean.

Online denda bat baldin badaukazu eta zure bezeroentzako Bizum ordainketa mota gehitu nahi izan ezkero, gaur egun bi aukera dituzu:

1. Bizum, Redsys aukeraren bitartez instalatzea

Zure web orrian iadanik Redsys ordainketa mota erabiltzen baduzu, jakizu Redsys-ek Bizun-eko programa ere eskeintzen duela. Deskargatu eta instalatu programa, zure saltokiko datuak (bankuak emandakoak) bertan sartu eta listo.

Oraindik Redsys ez baduzu erabiltzen, hitzegin zure bankuarekin opzio hau gehitzeko. Zure web orriko teknikariak Redsys-eko programak deskargatu/instalatu beharko ditu eta bankuarekin batera hainbat proba egin ondoren, web orrian izango dituzu Redsys eta Bizum aukerak.

2. Bizum, WooCommerce aukeraren bidez erabiltzea

Zure online denda WordPress eta WooCommerce erabiliz sortu baduzu baina ez baduzu erabiltzen online ordainketa sistemarik (Redsys) eta jartzerik ere ez baduzu nahi, oraindik Bizum erabiltzeko beste aukera bat duzu. Horretarako zure Woocommerce sisteman, ordaintze motetan aurkituko duzun Transferentzia opzioa erabili behar duzu, baina transferentziak egiteko erabili beharrean Bizum erabiltzeko erabiliko duzu. Bertan, zure bankuko kontuaren datuak sartu beharrean, konfiguratu zure mugikorreko zenbakia.

Opzio honekin, zure bezeroek, zure web orrian dituzun produktuen erosketak beraien mugikorretan instalatuta duten Bizum programaren bidez erosi ahal izango dituzte. Sistema honek duen desabantaila, bezeroek ordainketa web orrian zuzenean ezingo dutela egin da eta era berean zuk erosketen ordainketak manualki begiratu beharko dituzula (transferentzia bat izango balitz bezala).

Albiste honi buruz zalantzarik izan ezkero, edo Bizum programa zure online dendan instalatzeko opzioei buruzko galderak badituzu, jarri lasai kontaktuan gurekin. Gure teknikariek zure kasua aztertu eta opzio egokienak aurkeztuko dizkitzue.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.