Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Nola kudeatu online denda oporretan?

Oporretan itxi dezaket online denda? Utzi dezaket online denda etenaldian egun batzuetan?

Denok ezagutzen dugu onlineko denda bat izatearen abantaila handietako bat: denda bat zabalik edukitzea 24 orduz, 365 egunez. Baina kontua da denok behar dugula oporraldi bat hartzeko aukera, eta hori behar bezala egin ahal izateko, lehenik eta behin gure online denda prestatu behar dugu, atseden horrek ez diezaion eragin gure dendari, ez eta bezeroekiko dugun irudiari edo tratuari ere.

Post honetan, oporretan ecommerce bat kudeatzeko bi aukerei buruz hitz egingo dugu: bata, online denda ixtea, online erosteko aukera, ez webgunea bera, eta, bestea, online dendarekin martxan jarraitzea baina oporretan egonda.

Oporretan noa eta nire online denda ‘itxi’ nahi dut, nola egin dezaket hori?

Egun batzuetan lan jarduerarik gabe egon nahi baduzu, onlineko denda guztiz ‘ahaztu’ nahi baduzu, erosketa-aukera desaktibatu eta denda zure produktuen erakusleiho gisa uzteko aholkatzen dizugu. (Aukera honi buruz lehenik hitzegin dugu blog honetan gure ‘Erakutsi produktuak online dendan katalogo moduan‘ post-ean). Hori bai, jakinarazi bezeroei oporretan zaudela eta denda ez dela onlineko erosketetarako prest egongo denbora-tarte horretan.

Bezeroekin komunikazio hau ongi egin ahal izateko hainbat aukera dituzu:

  • Bidali newsletter bat zure bezero guztiei zure oporren dataren berri emanez (newsletter mezuak bidaltzeko baimena eman dizutenei bakarrik).
  • Sare Sozialetako kontuak badituzu, egin argitalpen bat. Jakinarazi noiz arte egongo zaren kanpoan eta noiz erosi ahal izango duten berri zure dendan online.
  • Diseinatu banner bat eta jarri zure web orriaren hasieran zure oporren berri emanez, erabiltzaileek zure orri nagusira sartu bezain laster ikusi ahal izan dezaten
  • Sortu popup bat eta atera adibidez zure produktuak erakusten dituzun atalean. Horrela erabiltzaileren bat zuzenean orri honetan sartzen bada Google-ko bilaketa baten bidez (edo beste edozein bilatzaileren bidez), momentu honetan online produktuak erosteko aukerarik ez dagoela baina egun batzuen buruan posible izango dela jakingo du.
  • Web orriko kontaktu orrian, jakinarazi oporretan zaudetela eta itzulera-data sartu.
  • Harremanetarako formularioren bat baduzu, presta ezazu automatikoki bezeroari mezu bat bidaltzeko oporren berri emanez.
  • Gauza bera posta elektronikoarekin. Konfiguratu automatikoki erantzun bat bidaltzeko, zure oporren berri emateko eta ahalik eta lasterren erantzungo diezuela itzultzean gehituz.

Oporretara joan nahi baduzu, dendaz ‘ahaztu’ bai baina ez baduzu desaktibatu nahi online erosteko aukera, adibidez bezeroak edo salmentaren bat galtzeko kezkarengatik, entrega-epeak aldatzeaz pentsa dezakezu. Hau da, jakinarazi bezeroei arazorik gabe jarrai dezaketela erosten zure dendan, baina eskaerak oporretatik itzultzean kudeatu eta bidaliko direla.

Kasu honetan, lehengo urrats berak egitea gomendatzen dizugu; eman xehetasun guztien berri bezeroei (newsletter, banner eta abarren bidez) eta gehitu erosketa-prozesu barruan ohar bat, ahal baduzu eskaera bidaltzeko atal berean, bidalketa epe berriei buruz ohartaraziz.

Fidelizatu zure bezeroak

Aurreko puntuari jarraituz, opor-egun hauek aprobetxatu ditzakezu bezeroak leialtzeko. Hau da, erosteko aukera martxan uztea erabakitzen baduzu, baina eskaerak bidaltzeko epeak luzatuz, guzti honetaz bezeroa ohartarazten duzunean eskeini bezeroei deskontu bat beraien erosketarako, edo deskontu kode bat bidali, oporretatik itzultzean trukatu ahal izango dutena.

Aprobetxatu Sare Sozialak oporretan

Berdin dio nola egiten diezun aurre zure oporrei: erabat deskonektatuz eta online denda itxiz, edo martxan mantenduz, posta berrikusiz eta eskaerak kudeatuz. Gelditzen ez dena sare sozialak dira. Izan ere, zure bezeroak oporretan badaude, litekeena da oraindik eta denbora gehiago ematea sare sozialetan nabigatzen. Horregatik, onena zure edukiak aldez aurretik programatuta uztea da —Meta aplikazioak aukera ematen du Facebooken eta Instagramen argitalpenak planifikatzeko—, zure produktuak erakusten jarraituz eta zure online presentziari eutsiz, etengabe adi egon beharrik gabe.

Espero dugu post honek zure online dendako oporrak hobeto planifikatzen lagunduko zizula. Oraindik zalantzaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan. Gure taldeak zure online denda oporretan kudeatzeko modurik onenari buruzko aholkuak emango dizkizu, bai eta zure sare sozialak aktibo mantentzeko moduari buruzkoak ere, bai atseden hartzen duzun bitartean, bai itzultzean, zure negozioak une oro irudi profesionala eta hurbila transmititzen jarrai dezan.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.