ChatGPT, ordainketa-planak eta doakoak (iragarkiekin eta iragarkirik gabe)
Iragarkiak ChatGPTn, eta nola kendu doan
ChatGPT-en kontu bat baduzu (doakoa nahiz ordainpekoa), abuztuaren erdialdean OpenAI-ren (ChatGPT garatu duen enpresa) pribatutasun-politikaren eguneratzeei buruzko mezu elektroniko bat jasoko zenuen. horrelako zerbait izango zen:
Estamos implementando anuncios en ChatGPT y estamos actualizando nuestra Política de privacidad para incluir información sobre cómo funcionan los anuncios y cómo puedes gestionar tu experiencia.
Ohar honen ondoren aldatzen dena
Iragarkiak Free (doakoa) eta Go (ordainpekoa) planetan ager daitezke. Plus, Pro, Enterprise, Business eta Hezkuntza ordainketa-planek ez dute iragarkirik (ikusiko dugu noiz arte). Ezta adingabeen kontuak eta aldi baterako txat motek ere.
Iragarkiek argi etiketatuta egon behar dira
Honezkero konturatuko zinen iragarkiak ChatGPT-ek eskaintzen dizun erantzunaren azpian agertzen direla, erantzunetik bereizturiko espazioan, babestutako eduki gisa argi seinalatuta. Oso izenburu labur bat duen txartel baten modukoa da, 2 edo hiru lerroko deskribapena, ikono bat eta esteka bat ditu.
Jakitera eman dutenez, ChatGPT zerbitzua doan edo kostu txikian erabili ahal izateko eta, aldi berean, produktuak bilatzen edo konparatzen ari diren erabiltzaile gehiagorengana iritsi ahal izateko hasi dira publizitatea erakusten.
Iragarkiak ez dira ChatGPTren gomendioak
Hori argi izan behar dugu. Adibidez, ChatGPTri zein ordenagailu mota erosi galdetzen diogunean edo bi ordenagailu eramangarrien arteko konparazioa egiteko eskatzen diogunean, baliteke erantzunaren amaieran ordenagailu baten publizitatea agertzea. Argi izan behar dugu hori iragarki bat besterik ez dela, eta inoiz ez ChatGPTren gomendio bat.
Iragarkiak argi etiketatuta egon bhear dira, eta ez dute izango eraginik ChatGPT-k ematen dituen erantzunen edukian
Argi utzi nahi izan duten beste puntu bat: iragarkiak ez dira 18 urtetik beherakoentzat agertzen, eta ez dituzte gai sentiberak jorratuko, hala nola osasuna, osasun mentala edo politikoa, eta aldi baterako txatetan eta saioa hasi gabeko saioetan ere ez dira agertuko. Eta batez ere argi utzi nahi izan dute iragarleek ezingo dutela ordaindu ChatGPTren erantzuna. Hau da, erabiltzaile batek merkatuko mugikorrik onena zein den galdetzen badu, ez Samsung, ez iPhonek, ez inongo konpainiak ezingo du ordaindu ChatGPTk onena berea dela erantzun dezan.
ChatGPTk zure uneko txataren testuingurua erabili ahal izango du zein publizitate erakutsi erabakitzeko
ChatGPTk uneko txataren testuingurua, zure kokapena (gutxi gorabehera) eta erabiltzen ari zaren gailu mota erabili ahal izango ditu testuinguruko publizitatea erakusteko.
Adibidez, gamer-entzako ordenagailuei edo bideo-jokoetan erabiltzen diren osagarriei buruz galdetzen baduzu, elkarrizketa hori erabil dezake bideo-jokoekin lotutako iragarki bat erakusteko, gamer-entzako bozgorailu berezi batzuk, merkatuan dagoen bideo-joko bat, eta abar.
Testuinguruaren araberako publizitatea eta publizitate pertsonalizatua bereiziz
ChatGPTko iragarkiak 2026ko abuztuaren 24tik daude eskuragarri Europan (baita AEBetan, Kanadan, Australian, Erresuma Batuan eta beste herrialde batzuetan ere). Baina hemen bereizketa bat egin behar dugu. Europar Batasunean eta Europako Esparru Ekonomikoan, ChatGPTk debekatua du erabiltzailearen profilean eta txat historialetan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak erakustea. Horren ordez, iragarkiak oraingo elkarrizketaren testuinguruan, hizkuntzan, gailuan eta gutxi gorabeherako kokapenean soilik oinarrituko dira.
Noiz hasi ahal izango da ChatGPT iragarki pertsonalizatuak erakusten?
Gaur egun ez dago data ofizialik erabiltzailearen pertsonalizazio sakonean oinarritutako iragarkiak erabiltzen uzteko (historia, aurreko txatak, profila … ikusiz eginikoak). Legean etorkizunean egingo diren aldaketen araberakoa izango da, eta hori bai, beti erabiltzailearen baimen esplizitua jaso ondoren.
Guk, erabiltzaile gisa, pertsonalizazio hori ez badugu baimentzen, erakutsiko dituten publizitatea generikoagoa edo testuingurukoagoa izaten jarraituko du, hau da, uneko elkarrizketa eta beste datu orokor batzuk kontuan izanda ateratakoa. Ezingo du zure txat zaharren historiala berrikusi, horrela egunen batean adibidez Audi edo kotxe marka baten iragarkiren bat atera nahi badu ezingo du zure txat istoriala berrikusi inoiz kotxeei edo motoei buruz galdetu diozun jakiteko. Iragarki orokor edo testuingurukoren bat erakutsiko dizu, une horretan izaten ari zareten elkarrizketaren arabera.
Iragarkien pertsonalizazioa baimentzeko aukera ChatGPT-eko zure erabiltzaile-profilean aurki dezakezu, «Controles de datos», «Personalización de anuncios» atalean. Orain begiratzen baduzu, oraindik desaktibatuta dagoela ikusiko duzu; beraz, oraingoz, testuinguruko iragarkiak baino ez dituzte erakusten. ChatGpt-ek gure eskualdean iragarki pertsonalizatuak erakusteko baina lortu bezain laster, opzio hau aktibatzeko baimena eskatuko dizu. Ematen diozun ala ez, zure kontua da.

Zer egin ChatGPT-k iragarkirik ez erakusteko
Iragarkirik ez jasotzeko modurik errazena eta garestiena Plus edo Pro gisako ordainketa-plan batera pasatzea da.
Ez baduzu ordaindu nahi eta era berean iragarkirik ere ez daduzu nahi ikusi, bi aukera dituzu: ChatGPT erregistratu gabe erabiltzea edo doako aukera baina iragarkirik gabe aukeratzea, hori bai muga batzuekin. Aukera hauek autatuz egunean galdera/mezu gutxiago bidali ahal izango dituzu eta zenbait tresna ezin izango dituzu erabili (irudiak sortzea, adibidez).
Aukera hori bat badator bilatzen ari zarenarekin, hautatu ‘Aldatu plana’, “Cambiar de plan” botoia (goiko irudian). Hori egin ondoren, ohar bat agertuko zaizu iragarkiak desaktibatuta daudela eta, ondorioz, erabilera-muga txikiagoa duzula adieraziz.

Aukera gehiago izateko, baina iragarkiekin, ‘Activar anuncios’, Iragarkiak aktibatu botoia aukeratu besterik ez duzu egin behar.
Aplikazioa egunean bizpahiru aldiz irekitzen duten horietakoa bazara, agian aldaketa kontura aterako zaizu. Baina lanerako erabiltzen baduzu, ziurrenik ez. Baina hor dagoen aukera bat da.
Nahi izanez gero, ChatGPTko iragarkiei buruzko informazio guztia duzu bere webgunean:
- Microsoft 365ek 20 ordu baino gehiago daramatza erorita
- Bizum bidezko ordainketa denda fisikoetara iritsi da
- ChatGPT, ordainketa-planak eta doakoak (iragarkiekin eta iragarkirik gabe)
- Zergaitik pizten da GPSaren ikonoa mugikorra geldirik dagoela?
- Zer dira mugikorraren goikaldean agertzen den argi berde edo laranja?
