Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Iragarkiak WhatsAppera iritsi dira

Duela egun batzuetatik hona, WhatsAppek publizitatea erakusten du ‘Estatuak’ eta ‘Kanalak’ sekzioetan. Txat-etako pantaila nagusia dagoen bezala geratzen da. Oraingoz.

WhatsApp 2012an atera zenean, bere sortzaileek, berian blog ofizialean post bat argitaratu zuten, euren programan zergatik ez zuten iragarkirik salduko azalduz eta horrela izan zen. Bi urte geroago, Metak, oraindik Facebook, 19.000 milioi dolarren truke erosi zuen eta zurrumurruak berehala hasi ziren.

Itxura guztien arabera, denbora gutxian hasiko ginen iragarkiak ikusten gure txat-etan, baina Facebookek 2019-2020an gauzak hortik zihoazela zioten aurre-abisu batzuk eman arren, azkenean dena lasaitu zen, eta iragarkiak airean geratu ziren, aste honetara arte, astelehenean, ekainaren 16an, WhatsAppeko iragarkiak ofizial egin ziren arte. Hau nola egiten ari diren azalduko dizuegu:

Oraingoz, WhatsApp hiru iragarki mota erakusten ari da (gaur, ekainak 19):

  • Iragarkiak estatuetan: Instagram edo Facebookeko istorioetan bezala, zure kontaktuen egoerak ikusten dituzun bitartean, promozio argitalpenak edo iragarkiak tartekatuko dira.
  • Sustapen-kanalak: Kanalen direktorioa arakatzean, zure bilaketari lotutako emaitzez gain, publizitate-edukia izateagatik nabarmendutako kanalak ere erakutsiko dira.
  • Kanalen harpidetzak: Kanal batzuek eduki esklusiboa eskaini ahal izango dute ordainpeko harpidetzen bidez. Hau da, harpidetzen diren erabiltzaileek sarbidea izango dute kanala doan jarraitzen dutenentzat eskuragarri egongo ez diren argitalpenetara.

Zer motatako iragarkiak erakutsiko ditu WhatsAppek? Erabiltzaieen pribatutasunean eragina izango dute?

Publizitatea iritsi dela iragartzean, WhatsAppek erabiltzaileen pribatutasuna mantenduko duela ziurtatu du. Mezuek, deiek eta egoerek alde batetik, bestera zifratuta egoten jarraituko dute, eta horien edukia ez da erabiliko iragarkiak pertsonalizatzeko. Hala ere, datu batzuk erabiliko dira, hala nola herrialdea, hizkuntza, jarraitutako kanalak edo iragarkiekiko elkarrekintza. Hori bai, erabiltzaile batek bere WhatsApp zenbakia Meta kontu zentroarekin lotzen badu, honek Facebook eta Instagramekin lortzen duten informazioarekin gurutzatuko dute publizitatea are gehiago pertsonalizatzeko. Era berean, iragarkiren baten gainean klik egiten baduzu, seguruenik mota horretako iragarki gehiago agertuko zaizkizu.

Laburbilduz

Publizitatea «Nobedadeak» fitxan bakarrik agertuko da (egoerak eta kanalak), ez txatetan ez eta pantaila nagusian. Oraingoz txatak iragarkirik gabe daude bai, baina kontuan izanik WhatsAppa egunero 3.000 milioi erabiltzailek erabiltzen dutela, ez litzateke harritzekoa izango Metak etorkizunean publizitatearen presentzia handitzea aztertzea, eurek dioten bezala «beti ari dira aukera berriak ikertzen».

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.