Skip to main content
Portfolioa
Pastorkua jatetxearentzat web orri berria

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    12 Eka, 2025

web-jatetxea-pastorkua

Pastorkua jatetxearentzat web orri berria

Azpeitiko Pastorkua jatetxearen web orria goitik behera berritu dugu

jatetxea-azpeitia-takeaway

Jatetxearen webgune zaharra alde batera utziz, oraingo gune berriak diseinu eta programazio guztiz eguneratuak ditu, erabiltzaileari esperientzia modernoagoa, eskuragarriagoa eta funtzionalagoa eskainiz.

Diseinu erakargarria eta funtzionala

Jatetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak modu erakargarri eta zehatzean aurkeztu ahal izateko arkitektura edo estruktura argia erabili da, eskaintzen dituzten menu eta take away zerbitzuari arreta berezia eskainiz. Argazki- eta bideo erreportaje profesional bat ere egin dugu, bertako argazki eta bideoak webgunean sartu direlarik, proiektuaren euskarri bisual eta komunikatibo gisa, erabiltzaileek jatetxe beraren eta eskaintzen dituzten plateren ikuspegi argi eta, aldi berean, erakargarria izan dezaten.

Gailu mugikorretarako optimizazioa

Web plataforma berria bi hizkuntzatan dago eskuragarri, eta erabiltzaileak bertara sartzeko edozein gailutara egokitzen den %100 responsive webgunea da. Webaren diseinua egoki bistaratzeko sinplifikatu egiten da, irudi-edukiak murriztuz, bistaratzeko erabiltzen dugun pantailaren arabera.

Bilaketa-motorren optimizazioa eta web-segurtasuna

Bilaketa-motorren indexazioa eta ikusgarritasuna hobetzeko asmoz, SEO on-page optimizazio-teknikak aplikatu dira. Eta, jakina, domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazko gisa identifikatuz.

Sare sozialekiko integrazioa

Sare sozielek funtsezko rola betetzen dute jatetxeen promozioan eta marketienean. Hori dela eta, funtsezkoa da jatetxearen sare sozialetako kontuetarako estekak web gunean jartzea, erabiltzaileek bertara sartu eta edukia partekatu, aipamenak kontsultatu eta nobedadeen berri izateko.

Zure jatetxearen nortasuna eta sukaldea islatzen duten web-diseinuko soluzio baten bila bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz lagunduko dizugu presentzia digital erakargarri bat eraikitzen, zure inguruan bizi diren bezeroak eta baita eskualdea bisitatzen duten eta benetako esperientzia gastronomiko bat bilatzen duten turistak ekartzen laguntzeko.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.