Skip to main content
Portfolioa
Meraki Estudioa-rentzat web orria diseinatu da

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea, Logo diseinua
  • Data:
    29 Uzt, 2024

meraki-estudioa-interiorismo

Meraki Estudioa-rentzat web orria diseinatu da

Meraki Estudioa, partikularrentzako eta enpresentzako barne-diseinuak egiten dituen enpresarentzako web orriaren diseinua eta programazioa

interiorismo-lanak-gipuzkoan

Beraiek azaltzen duten moduan, bezeroen ametsei forma ematen espezializatzen dira, bezero bakoitzaren nortasuna eta desioak islatzen dituzten etxerako edo negoziorako giroak sortzen.

Webgunea diseinatzean, enpresaren izaera mantentzen eta islatzen saiatu gara, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta proiektuen araberako diseinua erabiliz.

Webgunean ikusgai dauden barne-diseinuko lanek gure hainbat argazki-erreportaje biltzen dituzte. Irudi horiek eta guk diseinatutako logo berria webgunea diseinatzeko erabili dira.

Webgune responsive bat, hizkuntza anitzekoa eta kudeatzeko erraza

Webguneak responsive diseinua du, hau da, mota guztietako gailuetara egokituta dago, ordenagailuetatik hasi eta tablet eta mugikoretaraino. Gainera, hizkuntza anitzeko egitura du.

Eduki-kudeatzaile bat du, eta, horri esker, erraz eguneratu daiteke bere portfolioa, eta proiektu eta argazki berriak gehitu, ezagutza tekniko handirik izan gabe.

SEO programazioa eta web-segurtasuna

Webguneak SEO programazioa darama, orrialdearen egitura eta edukiak optimizatuz, bilatzaileetan indexatzea errazteko eta posizionamendu organikoa bultzatzeko.

Domeinuak SSL segurtasun-ziurtagirria aktibatua du, webgunea bisitarientzako gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatuz.

Zalantzarik gabe, web orri profesional bat da erakusleihorik onena barne-diseinuko proiektuak erakusteko, estilo propioa transmititzeko eta bezero berriak erakartzeko. Web diseinu on bat argazki profesionalekin eta identitate bisual zaindu batekin konbinatuz gero, marka-irudi sendo eta bereizlea sor daiteke.

Interioristentzako eta diseinu-estudioentzako web orrien diseinua

Interiorista zara edo diseinu estudio bat duzu eta zure proiektuak modu profesionalean erakutsi nahi dituzu? Dei iezaguzu eta neurrira egindako web orri bat sortzen lagunduko dizugu, diseinu erakargarri batekin, kalitatezko argazkiekin eta zure online presentzia indartzeko beharrezkoak diren tresna guztiekin.
Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.