Portfolioa
Flying autokarabana alokairu enpresarentzako web orri diseinua

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    19 Eka, 2020

web-alquiler-autocaravanas-flying

Flying autokarabana alokairu enpresarentzako web orri diseinua

Azpeitiko Flying Autokarabak enpresaren webgunea garatu eta diseinatu dugu. Bertan alokatzeko dituzten autokarabanak erakusten dira, erabiltzaileak egutegi baten bidez ikus ditzakelarik autokarabanen alokairu-datak eta prezioak. Datak aukeratu ondoren, formulario baten bidez alokairu eskaera bidali daiteke.

Web gunea autokarabanan bidaiatzen duen jendearentzat ere erreferentzia bat izan nahi du; horretarako Euskal Herrian, Kantabrian, Asturiasen eta Nafarroan autokarabanan egin daitezkeen ibilbideei buruzko informazioa ere eskaintzen du.

Bere eduki kudeatzailearen bidez, behar denean web orriko testu eta argazkiak modu erraz eta azkarrean aldatu daitezke.

Responsive motako web orria, hizkuntza anitzekoa, SEO teknikak erabili dira bilatzaileei indexazioa errazteko eta horrela hobeto posizionatzeko.