Googlek zuzenean erakusten ditu bere IAren erantzunak
Googleren IAk web orrietara sartu beharrik gabe ematen dizu erantzuna
Martxoan, Googlek honako post bat gehitu zuen bere blogean, ‘La Vista creada con IA en la Búsqueda llega a Europa’, hau da, bere Adimen Artifizialeko Sistemak (Gemini) laburpen bat egiten du aurkitzen dituen erantzunekin, eta informazio hori erakusten dio erabiltzaileari. Horrela, bilatzen ari denari buruzko informazio zehatza ematen du, erabiltzaileak gehienetan ez daukalarik gehiagorako beharrik.
IA overview-ak, bilaketen emaitzen goialdean agertzen den textua, Adimen Artifizialak sortutako laburpenak dira eta Espainian Googlek, IArekin sortutako ikuspegiak bezala izenpetu ditu (abisu gisa erakusten duten testu bera).
Pertsonalki, nahiko eraginkorra dela uste dugu, eta lehen orrialdeko (edo bigarren orrialdeko) hainbat estekatan begiratzen bagenuen gehien asetzen gintuen emaitza aurkitu arte, orain IAren laburpena irakurri dugun gehienetan, Google-k informazio horren iturria adierazten duen esteketara ez gara sartu ere egin.
Nola aurkezten dira laburpena eta estekak IA Overview-n?

Lehenik eta behin esan behar da Googlek argi erakusten duela IArekin sortutako textu bat dela ‘Vista creada con IA’ textua goikaldean erakutsiz, hau da, adimen artifizialak sortutako laburpena dela. Testu edo paragrafo hoietan hainbat lotura ikono txiki agertzen dira, horietan klik egin ezkero, alboan panel aktibazen da (goiko irudiko eskuineko atala), bertan textu hori sortzeko Googlek erabili dituen iturriak agertzen direlarik.
Googl-en IAk erreferentzi bezala erabili dituen web orriak erakusteko erabiltzen duen panela dela esan genezake, bertan hainbat datu agertzen zaizkigularik: testua hartu duen gunearen izena, erabilitako orriaren izenburua, argitaratze-data, edukiaren laburpen bat, eta irudiaren miniatura. Hau guztia klikagarria da eta, orain bai, elementu horietako edozeinetan klik egitean Googlek erreferentzia gisa hartu duen webgunera eramango zaitu.
Laburpen batzuetan, testuko hitz bat edo bi nabarmenduta, ohiko esteka batekin ikusiko dituzu; horiek bai, horiek zuzenean daramate iturri-webgunera. Webgune horientzat Google-en ‘sari’ bat bezala hartu daiteke hau.
Laburpenaren azpian, erantzuna zabaltzen duen «Erakutsi gehiago» botoia agertu ohi da. Mugikorretan esan behar da ikuspegi orokor hau ez dela hain argia. «Gehiago erakutsi» botoia ere agertzen den arren, iturriak erakusteko «IArekin sortutako ikuspegia» oharraren ondoan agertzen diren ikonoak ukitu behar dituzu. Hori egitean, laburpenaren zati hori elikatu zuten orrien zerrenda bistaratzen da.
Xehetasun interesgarri bat aipatzekotan, iturri horiek ez datozela beti bat bizitza osoko lehen 10 emaitza organikoekin da. Hau batzuk Google-en erantzunen barruan webgune berriek ikusgarritasuna irabazteko aukera berri bat bezala hartu dezakete… baina zoritxarrez ez du horrela funtzionatzen.
Lehen posizioetan egoteak ez du klika ziurtatzen
Sistema berri hau ez dator eztabaidarik gabe. Izan ere, gure esperientziaren arabera, Googlek bere IA-rekin ematen digun erantzuna nahikoa izan da askotan… hau da, ez dugu beste webguneko esteketan sartu beharrik izan. Pentsa zer esan nahi duen horrek lehen postuetan agertzen denbora eta dirua inbertitzen duten enpresentzat: bisita gutxiago, klik gutxiago eta, ondorioz, aukera gutxiago.
Ondorioa
Inteligentzia Artifiziala-rekin egindako bilaketa hauek gero eta indar gehiago izango dute, gustatu ala ez. Alde batetik, egia da denbora aurrezten digula, asko errazten du behar duguna aurkitzeko orduan. Baina, bestetik, kolpe latza da hedabide eta webguneentzat, trafikoa eta irakurleak galduko baitituzte halabeharrez.
Horrez gain, ez da puntu garrantzitzu bat ahaztu behar: Geminik sortutako erantzunak faltsuak edo okerrak izan daitezke. Laburpena oso ondo idatzita egon arren, ez da beti %100 fidagarria. Izan ere, «Erakutsi gehiago» botoia zabaldu eta bukaeraraino iritsiz gero, ohartarazpen bat ikusiko duzu letra txikian: «IAren erantzunek akatsak izan ditzakete. Informazio gehiago».
Eta ez da kasualitatea. Estatu Batuetan, Googlek arazo bat baino gehiago izan du AI Overview-ko laburpenekin. Beraz, ez gelditu IAk emandako erantzunarekin bakarrik, eta kontrastatu informazioa beti baliozkotzat eman aurretik.