Interesatzen zait Instagram edukitzea iadanik webean blog bat badut?
Ez da beharrezkoa, baina zure aktibitatearen arabera oso interesgarria izan daiteke. Nahiz eta bi plataforma ezberdin izan, Instagramek webgune baten trafikoa handitzeko osagarri ahaltsu gisa jokatzen du.

Duela aste batzuk, bloga duen bezero batek Instagramez galdetu zigun. Dirudienez, Googlen bere enpresak eskaintzen zituen zerbitzuei buruzko bilaketa orokor bat egitean, bere webgunerako estekaz aurkitzeaz gain (asko gustatu zitzaion zerbait) bere enpresa lehiakide baten emaitzak ere bazeudela konturatu zen, logikoa hori ere, baina harritu zuena enpresa horretako webguneko linkak izan beharrean Instagram sare sozialerako estekak zirela izan zen.
Horregatik, bere webgunean egin nahi zituen aldaketa batzuk komentatzeko aprobetxatuz, Instagram kontu bat sortzeko aukeraz galdetu zigun.
Guk azaldu genion bezala, Instagrameko kontuek (Facebookek bezala) erabiltzaileak web orriko blogera erakartzeko erakusleiho bisual gisa funtzionatzen dute, batez ere 2025eko uztailean Google bilaketen erantzunetan Instagrameko argitalpen publikoak indexatzen eta erakusten hasi zenetik. Webguneko bloga formatu formal eta luze bat den bitartean, Instagramek eduki motz, deigarri eta dinamikoak sortzeko aukera ematen dizu, zure bezeroen arreta erakarriko duten postak, horrela zu ezagutzea eta, posten arabera, zure webgunera eramatea lortzen delarik.
Hona hemen Instagramek eta blog batek talde perfektua osatzearen arrazoi nagusiak:
- Handitu zure web edo blogerako trafikoa:
- Erabiltzaileak zure webguneko edozein orritara eramango dituzten post espezifikoak sor ditzakezu
- Humanizatu zure enpresa, marka
- Instagrameko postek zure nortasuna hobeto erakusteko aukera ematen dizute, jendearekin konektatzeko aukera. Horrek konfiantza eta leialtasuna sortzen du, irakurle kasualak jarraitzaile fidel bihurtuz.
- Lehendik dagoen edukia birziklatzen duzu
- Ez da beharrezkoa Instagramerako eduki berria hutsetik sortzea.
- Erabili blogean duzun artikulu bat Instagramen post bat sortzeko.Gainera, artikulu bereko bi post ezberdin sor ditzakezu edo artikulua instagrameko hainbat post bihurtu. Adibidez, bidaiatzeko blog bat baduzu eta artikulu batean Aste Santuetan bidaiatzeko bost lekuri buruz hitz egiten baduzu, artikulu hori 5 istorio/post indibidual bihur dezakezu. Hori bai, atentzioa eman eta jakin-mina sortzen duten irudiak/bideoak sortu beharko dituzu.
- Hobetu zure webgunearen ikusgarritasuna eta posizionamendua
- Instagramek erabiltzaile-base handia du, eta horrek lagunduko du bestela zure bloga aurkituko ez lukeen jendeak zu ezagutzen.
- Eta zenbat eta trafiko gehiago izan zure webguneak, orduan eta kokapen hobea bilaketen emaitzetan.
