Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Web responsive, bai edo bai

Responsive web-diseinua ez da jada aukera bat: edozein gailutan esperientzia erraz, eskuragarri eta eraginkor bat eskaintzeko oinarria da.

Duela 10 urte baino gehiago hasi zen Google berrikusten webguneak responsive motakoak al ziren, hau da, mugikorretan eta tabletetan ikusteko prestatuta zeuden ala ez. Bere garaian, webgunearen posizioa hobetzeko aukera berri gisa sortu zen, Googlek bere algoritmoan ematen zuen posizionamendu plusa. Gaur egun, ordea, ezinbestekoa da; zure web orriak responsive diseinua ez badu, huts egiten ari zara.

Zer da responsive web orri bat?

Blog honetan behin baino gehiagotan errepikatu dugun arren, horrelako gauzak errepasatzea ez dator inoz gaizki. Webgune responsive bat bere diseinua eta edukia automatikoki edozein pantaila tamainura automatikoki egokitzen duena da, ordenagailuko pantailetara, tableta, mugikorreta…

Hemen esan behar dugu ez dela gauza bera responsive webgune bat diseinatzea edo mugikorrerako webgune bat. Goian adierazi dugun bezala, responsive webgune batek automatikoki birdimentsionatzen ditu webgunean dauden elementuak gailu elektroniko bakoitzerako, ez soilik mugikorretarako. Webgune mugikorraren diseinua, responsive diseinuaren hastapenetan oso ohikoa zena, gailu mugikorretarako webaren bertsio espezifiko bat sortzean zetzan, proiektu independente bat garatuz. Horrek ez zuen lana bikoiztea bakarrik eskatzen (pluginen eguneratzeak, edukiak, mantentze-lanak, etab. ), baizik eta, gainera, Googleren posizionamenduari kalte egin ziezaiokeela, eduki bikoitza sortzean, bilatzaileak negatiboki interpreta bait zitzakeen eduki eta URL bikoiztuak.

Zergaitik da hain garrantzitsua webgunea responsive izatea?

Gaur egun, mugikorra edo smartphonea da Internetera konektatzeko gehien erabiltzen den gailu elektronikoa; beraz, diseinu on batek duen garrantziaz ez dago zalantzarik.

StatCounter-en datuen arabera, azken urteotan mugikorraren erabilerak goranzko joera nabarmena izan du mundo osoan. Estatu Espainian mugikorren erabilerak ordenagailua 2020an gainditu zuen lehen aldiz, 2024an jo zuelarik goia. 2025etik aurrera, beherakada txiki bat nabari da, 2026an beherakada txiki honek jarraitzen duelarik; azken aldian aldiz ordagailuen erabilera egonkortu egin da, edo bere aurreko kuotaren zati bat berreskuratzen du, tabletek oso pisu txikia izaten jarraitzen dutelarik.

uso-moviles-pc-estadisticas

Dirudienez, erabiltzaileek PCra jotzen dute kontzentrazio eta analisi handiagoa eskatzen duten jardueretarako, hala nola bankuko kudeaketak, telelana, izapide administratiboak eta onlineko erosketak egiteko. Hala ere, ez dago zalantzarik mugikorra dela erabiltzaileentzat bilaketak egiteko edo sarean nabigatzeko gailurik garrantzitsuena; beraz, diseinua funtsezkoa da.

Diseinu responsive edo moldagarriaren abantaila nagusiak

  • Hobetu erabiltzailearen esperientzia: zure webgunea bisitatzen duen pertsonaren esperientzia ahalik eta erosoena izan dadila, zooma egin edo horizontalki mugitu beharrik gabe. Mantendu bisitariak ahalik eta denbora gehien zure webgunean. Zalantzarik gabe, erabiltzaile batek zure webgunean ez bada eroso sentitzen, bertan ondo moldatzea lortzen ez badu, gunetik berehala alde egingo du.
  • Hobetu web trafikoa, hobetu zure posizioa: responsive diseinua SEO teknikaren parte da, zure webguneko trafikoa hobetzen duten teknikak, Google bezalako bilatzaileei gustatzen zaiena. Zenbat eta trafiko gehiago izan zure webak, orduan eta kokapen hobea.
  • Google bezalako bilatzaileek lehentasuna ematen diete mugikorretarako optimizatutako webguneei. Mugikorretan egindako bilaketa batean emaitza bat erakusteko orduan, Googlek responsive moduan diseinatutako webguneak lehenetsiko ditu.

Nola jakin dezaket nire webgunea responsive den?

nola-jakin-responsive-webguneak
Google-en irudia – Nola jakin zure web orria responsive motakoa den edo ez.

Imajinatu zure bezero potentzialetako bat zarela eta zure webgunea mugikorretik irekitzen duzula. Egin ezazu proba. Zenbat denbora behar du kargatzeko? Erraza egiten zaizu bertan bilatzen duzuna aurkitzea? Erraz nabigatzen da aukera batetik bestera?

Web orri bat responsive den edo ez jakiteko hainbat modu eta tresna daude, baina trikimailu errazenetako bat zure ordunegailuko nabigatzailearen pantaila birdimentsionatzea da.

  1. Ireki zure web orria nabigatzaile batean (Chrome, Firefox, Edge…)
  2. Aldatu orriaren tamaina.
  3. Tamaina aldatu ahala, egiaztatu diseinua, egitura eta edukia ondo ikusten direla.

Modu profesionalagoan egin nahi baduzu, nabigatzaile berberek eskaintzen duten garatzaile-tresna bat erabil dezakezu. Horretarako:

  1. Ireki zure web orria nabigatzaile batean (Chrome, Firefox, Edge…)
  2. Sakatu F12 tekla edo egin klik saguaren eskuineko botoian, orriaren edozein lekutan, eta hautatu ‘Ikuskatu’ (Inspeccionar) aukera.
  3. Panel bat irekiko zaizu, zenbait garapen-aukerekin. Panelaren goiko ezkerreko ertzean begiratzen baduzu, mugikor eta tablet formeko ikono batzuk aurkituko dituzu. Ikono bakoitza aukeratzean, zure web orriko leihoa aldatu egingo da, eta tamaina jakin horretarako konfiguratutako diseinua erakutsiko dizu.

Ondo ikusten da zure web orria edo arazo batzuk antzeman dituzu? agian textu batzuk txikiegiak-handiegiak dira? irudiak ez dira ongi agertzen? Scroll horizontala erabili behar duzu orri guztian informazioa ikusteko?

Zure webgunea berrikustean ez bazaude gustura bere itxurarekin, profesional batek zure webgunearen moldagarritasuna ebaluatzea nahi baduzu edo gune berri bat hutsetik sortzea pentsatzen baduzu, jarri gurekin harremanetan. Gure teknikariek zure kasua ebaluatuko dute eta zure helburuak lortzeko aholku onenak emango dizkizute.

Zure webgunea berrikustean ez bazaude gustura bere itxurarekin, profesional batek zure webgunearen moldagarritasuna ebaluatzea nahi baduzu edo gune berri bat hutsetik sortzea pentsatzen baduzu, jarri gurekin harremanetan. Gure teknikariek zure kasua ebaluatuko dute eta zure helburuak lortzeko aholku onenak emango dizkizute.

Gai hau interesatzen bazaizu, eta informazio gehiago izatea gustatuko balitzaizu, Google-k diseinu responsive-ak duen garrantziari buruzko informazio zehatza eskaintzen du bere gunean: Google eta responsive diseinua, web diseinu moldagarria (Google y el diseño responsive, diseño web adaptable).

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.