Nola optimizatu irudiak web orrietarako
Irudien optimizazioa funtsezkoa da webgunearen kargatze abiadura eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko
Blog honetan, web-orrien diseinuaz hitz egitean, askotan aipatu dugu irudiak optimizatzeak duen garrantziaz. Gaur, web orrietarako irudiak optimizatzeak zehazki zer esan nahi duen azalduko dugu, hau da, irudien formatuaz, tamainaz eta pisuaz hitzegingo dugu.
Weberako irudiak optimizatzeko urratsak
1. Aukeratu zure irudientzako formatu egokia

Orain dela gutxi arte 2 formatu mota erabiltzen ziren gehien:
- JPEG/JPG: argazkietarako edo irudietarako ezin hobea. Konpresio bikaina eskaintzen du.
- PNG: nahitaezkoa da fondo gardenak behar badituzu, batez ere logoetan edo ikonoetan.
Baina gaur egun badira indar handia hartzen ari diren beste bi formatu berri:
- AVIF: konpresio handiagoa ematen du, WebP baino %20 eta %50 arinagoak diren fitxategiak sortuz. Guztien artean modernoena denez, eta mahaigaineko nabigatzaileetan eta mugikorretan duen bateragarritasuna ikaragarri hazten ari den arren, gaur egun, oraindik ez da guztiz bateragarria software bertsio zaharragoekin.
- WebP: AVIF -en optimizazio mailara iristen ez bada ere, JPEG formatu tradizionalak baino %30 txikiagoak diren fitxategiak eskaintzen ditu. Gainera, ia nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria da, Safari, Chrome, Edge eta Firefox barne.
2. Irudien tamaina eta erresoluzioa doitu
Kamerarekin (reflex edo mugikorra) ateratzen dituzun irudiek, bai irudi-banku batetik jaisten dituzunek, oso bereizmen handiak izan ohi dituzte (p.ej. 4000×3000 pixel). Mahai gaineko pantaila irudi batek 1920×1080 neurtu ditzake; beraz, erabili nahi dituzun irudiak we orrira igo baino lehen benetan behar duzun tamainara birdimentsionatu. Horretarako:
- Tamaina zehatza: irudia webgunean erakutsiko den tamaina gehiengora birdimentsionatu. Zure web orria responsive motakoa izango denez, txantiloi bera arduratuko da tamaina txikiagoetara birdimentsionatzeaz.
- Erresoluzioa edo bereizmena: irudian behar dituzun aldeketak egin ondoren (dimentsioa, ukituak…) artxibo edo irudia 72 dpi-ko bereizmenarekin gorde (erresoluzioa), hori da pantailetrako estandar optimoa.
3. Konprimitu irudia edo fitxategia
Irudi bat optimitzatzearen helburua bere pisua 200kb-etik (ahal dela 150kb) ez pasatzea da. Horretarako irudiak beharrezkoak ez dituen datuak artxibotik ezabatzen dituzten tresnak erabil ditzakezu, horrela pisua arinduz.
- Irudiak konprimitzeko online tresnak: iLoveIMG, TinyPNG eta antzeko plataformak nahiko eraginkorrak dira irudiak konprimitzeko (pisua arintzeko), kalitaterik galdu gabe. Horretarako, bere webgunean sartu, zure irudia arrastatu, konprimatu eta optimizatutako fitxategia deskargatu besterik ez duzu egin behar. Plataforman bertan adieraziko dizute irudia konprimitu ahal izan den ala ez, eta, hala bada, zer konprimitze-ehuneko egin den.
- WordPress-erako doako pluginak: smush edo ShortPixel bezalako pluginak instalatzen proba dezakezu, plugin hauek irudiak automatikoki konprimitzen dituzte webgunera igotzean.
Eta ezin dugu irudien optimizazioari buruzko post hau amaitu SEOak irudietan duen garrantzia aipatu gabe.
Zure webgunera igotzeko irudia optimizatuta daukazunean, gogoratu urrats hauek jarraitzeaz:
- Irudia edo fitxategia zuzen izendatu: ez igo irudia izen generiko batekin (adib. img_1238.jpg edo WhatsApp Image 2026-06 05 at 15.37.11.jpeg. Marratxoen bidez bereizitako hitz deskribatzaileen bidez ematen dio izena irudiari (adib. nike-kamiseta-zuria.jpg).
- Gehitu irudiari testu alternatiboa (alt): irudia zure webgunera igo ondoren sartu fitxategira eta editatzeko moduan gehitu alt atributuan testua irudia laburki deskribatuz, horrela bilatzaileek irudia zeri buruzkoa den jakin dezaten eta horrela indexazioa eta irisgarritasuna hobetuz.
Ondorioa
Orain badakizu ze pauso eman behar dituzun irudiak optimizatzeko eta zure webgunean ongi erabiltzeko. Espero dugu baliagarriak izango zitzaizkizula. Badakigu denbora kontsumitzen duen prozesua dela baina baita garrantzitsua dela web-kargaren abiadura optimizatzeko. Eta beti bezala honi buruzko zalantaren bat edo web-orrien diseinuari buruzko galderaren bat izan ezkero, jarri lasai gurekin harremanetan.
