Skip to main content
Portfolioa
Hoggar Kebab-entzako web orri diseinua

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    12 Aza, 2025

azpeitia-web-ecommerce-eibar

Hoggar Kebab-entzako web orri diseinua

Hoggar Kebab, Eibarren eta Azpeitian bi jatetxerekin, badu iada bere online plataforma

Hoggar Kebab en presentzia digitala garatu eta diseinatu dugu, bi herri desberdinetan kokatuta dituzten bi lokalentzako bi web orri sortu ditugu, bietan beraien markarekin bat datorren ikusizko identitate koherentea jarrituz baina era berean elkarren artean independenteak.

Bi webguneak domeinu nagusi berean diseinatu ditugu (bi azpidomeinu erabiliz) eta horrek marka identitate bateratua mantentzea eta domeinu berrien erregistroan aurreztea ahalbidetu digu. Hau da, bi guneek diseinu bera dute, horrek negozioaren irudi globala indartzen du, erabiltzaile-esperientzia homogeneoa izatea errazten duelarik, bisitatzen den lokala edozein dela ere.

Alde batetik, Azpeitiko lokala (https://azpeitia.kebabhoggar.com/), eskaintza gastronomikoa online-katalogo argi, bisual eta nabigatzeko erraz erakusteko diseinatu da, telefono bidezko erreserba sustatzeko pentsatua. Bestetik, Eibarko lokalerako (https://eibar.kebabhoggar.com/), ecommerce integratua duen webgune bat garatu da, erabiltzaileei eskaerak online azkar eta erraz egiteko aukera emanez, erosketa digitalerako beharrezkoak diren funtzionalitate guztiak txertatuz.

Bi proiektuetarako argazki saio profesionala egin da, jatetxearen gunea eta bertako plateren kalitatea isladatzen duten irudi propiak sortuz. Argaki hauek balio bisual handia emateaz gain, weberako optimizatu dira, beraien kalitatea eta errendimendua bermatuz.

Gainera, webgune autogestionagarriak direnez, bezeroak, nahi izanez gero, erraz eguneratu ditzake orri guztietako edukiak eta plater-karta, betiere informazioa egunean duela.

Webgunee SEO programazio espezifiko bat dute bilaketa motorretan behar bezala orriak indexatzea erraztuz eta horrela posizionamendu organikoa ere hobetuz.

Domeinuak SSL ziurtagarri bat du aktibatuta, horrela webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazko gisa identifikatuz. Hau funtsezkoa da web orri guztietan eta ze esanik ez online erosketa duten web guneetan.


Oharra: Eibarko saltokiaren online eskaerek izan duten arrakasta ikusita, Hoggarreko arduradunek ecommerce aukera Hogar Kebab Azpeitiaren webgunean gehitzea erabaki dute; beraz, gaur egun (ekaineak 2006), webgune honek ere online erosteko aukera du. Irakurri hemen albistea: Azpeitiko Hoggar Kebab-ek online erosteko aukera gehitu du.


Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.