Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Google-k bere bilatzaileko erantzunen orrialde-zenbakia kendu du

Google bilatzaileak, mugikorretarako emaitzak erakusteko modua ofizialki aldatu du

Googlek, Apirilak 11ean, mugikorretan, bere bilatzailean erantzunak erakusteko modua aldatzen zuela argitaratu zuen. Hau da, lehen 10 erantzunen ondoren, 1 2 3 4… orrialde-zenbakiak erakutsi ordez, «Más resultados» (Emaitza gehiago) botoia erakusten hasi zen.

Honi buruzko Google-en albiste ofiziala
https://twitter.com/searchliaison/status/984158676586979328

Beraien albistean adierazten dutenez aldaketa honekin mugikorren etekina hobetu nahi dute, sistema berri honekin erantzun berriekin beste orri oso bat irekitzea saihesten bait dute. Orain beste 10 erantzun berriak, aurrekoen azpian erakusten dira, erabiltzaileari denbora, segundo batzuk, aurreratuz. Hau da, amaiera gabeko scroll moduko bat erabiltzen hasi ziren.

Ba aste honetan sistema hori mahai gaineko ordenagailuetan probatzen hasi dira. Agian iadanik sistema berri hau probatzea tokatu zaizu, agian ez, beraz hemen bien arteko aldaketa erakusten duen pantaila-irudi bat:

google-erantzunak-aldaketak
Google bilatzailean, erantzunak agertzeko mota aldatzen da

Baina goiko aldean adierazi bezala momentuz probak besterik ez dira. Google bilatzailea erabiltzen duten hainbat erabiltzailek egun hauetan berrikuntza hori probatu ahal izan dute, erantzunak scroll bukaezin horren bidez ikusiz, baina momentuz Google probak egiten ari da, erabiltzaileak sistema berri honekin hobeto moldatzen al diren edo ez ikusten. Baina hala ere Google-k eraman oi duen bidea pixkat ezagututa, proba hauek ain agirian egiten ari dela ikusiz, agian behin betiko aldaketa ere urruti ez dagoela esan daiteke.

Probatzerik izan duzu? Etengabeko scroll-a gustatzen zaizu edo nahiago duzu orrialde-zenbakiak izatea?

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.