Cookien oharra web orrietan
Web orri bat bisitatzean, seguruenik ‘cookie’-en erabileraren berri ematen dizun popup edo mezu batekin topo egin duzu (normalean beheko edo goiko aldean). Mezu edo leiho horri “cookien bannerra” esaten zaio.
Cookie-banner hau bisitariei web orriak cookie-ei buruz egiten duen erabileraren berri emateko erabiltzen da. Cookie izeneko fitxategi txiki horiek zure gailuan gordetzen dira web gune bat bisitatzen duzunean, eta web orriari zure bisitari buruzko hainbat informazio gogoratzeko aukera ematen diotelarik: zure gogoko hizkuntza, saioa hasteko xehetasunak, zure erosketa-organ dauden produktuak, bisitatzen dituzun orriak, etab.
Laburbilduz, cookie hauei esker gure on line bisitak arinagoak eta pertsonalizatuagoak dira. Hala ere, informazio guzti hori biltzeko gaitasun hori ezinbestekoa da gardentasunez eta gure baimenarekin egitea.
Cookieak eta DBEO (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra)
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako araudia da, datu pertsonalen tratamenduari dagokiona. DBEOk ezartzen du datu pertsonalen bilketa eta erabilera erabiltzailearen adostasun libre, espezifiko, informatu eta zalantzarik gabean oinarritu behar dela. Cookie-ei dagokienez, webguneek modu argi eta ulergarrian jakinarazi behar diete erabiltzaileei zer cookie erabiltzen dituzten, zer datu biltzen dituzten, datu horiek zertarako erabiltzen diren eta nork eskura ditzakeen. Erabiltzaileek baimena emateko edo ukatzeko aukera izan behar dute (webgunearen oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieen kasuan izan ezik).
DBEO-a betetzeko, cookie-banner batek informazio hau izan behar du:
- Cookieei buruzko informazioa: web guneek cookieak erabiltzen dituztela jakinarazi behar die erabiltzaileei, era berean cookieak zer diren eta zertarako erabiltzen diren azalduz.
- Erabilitako cookien moten xehetasunak: web guneak erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazioa eman behar du.
- Cookien helburua: cookieak zertarako diren azaldu behar du.
- Baimen aukerak: erabiltzaileek cookieak ‘Onartu’ edo ‘Ukatzeko’ aukera izan behar dute.
- Cookie-en politika: web guneko cookie-en politikarako esteka eman behar du, bertan erabiltzaileek informazio zehatzagoa lortu ahal izando dute.
Garrantzitsua da azpimarratzea, cookie-bannerrez gain, erabiltzaileok online nabigatzeko erabiltzen dugun nabigatzailearen (Firefox, Chrome, Microsoft Edge…) konfigurazioan ere cookie-ei buruzko lehentasunak kudeatu ditzakegula. Nabigatzailearen aukerek cookie guztiak onartzeko, baztertzeko edo, bisitatzen dugun orri bakoitzak duen cookie-motaren arabera, lehentasun espezifikoak ezartzeko aukera ere ematen dute.
Laburbilduz, cookie-ak oso garrantzitsuak dira on line erabiltzailearen esperientzian, baina oso garrantzitsua da erabilera hori gardena izatea eta erabiltzailearen onespenean oinarritua izatea, eta horretarako cookie-bannerren prozesu hori egoki egin behar da. Horrela, erabiltzaileei cookieen erabilerari buruzko informazioa ematean eta baimena eskuratzean, web orriek legezko arauak betetzen dituzte, hala nola DBEO. Banner horiek gabe, baliteke web guneek zigor legalei aurre egin diezaiekete.
Beraz, erabiltzaileek arreta jarri behar diegu cookie-bannerrei, web gune horrek gure datuekin zer egingo duen azalduko baitigu. Horrek, era berean, aukera emango digu ‘Onartu’, ‘Baztertu’ edo cookie horiek nola erabiliko diren erabakitzeko. Eta web-orrietako administratzaileek, eskubide hori gauzatu ahal izateko, ahal duten informazio guztia eskaintzen digutela ziurtatu behar diete erabiltzaileei.