Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Meta Adimen Artifizialak sortutako edukia etiketatzen hasiko da

AI-arekin Instagram, Facebook eta Threads-en sortutako argitalpenek ‘Imagined with AI” etiketa izango dute.

Aurreko astean, Nick Clegg Meta-ko gai globalen lehendakariak bere enpresako blogeko sarrera batean, Facebook, Instagram eta Threads sare sozialetan Adimen Artifiziala (AA)-ren bidez sortutako irudiak etiketatzen hasiko zirela jakinerazu zuen, eta, aldi berean, «industriako bazkideekin» Admimen Artifizial edukirako, irudiak, bideoak eta audioa identifikatzeko, detekzio-estandar komunak garatzeko lanean dabiltzala (irakurri bere post-a).

Meta orain dela denbora bat hasi zen “Imaginado con IA” etiketa gehitzen bere AA tresnak sortutako irudi fotorrealistetan, baina AA-k sortutako eduki gehiena beste alde batzuetatik dator. Honen ondorioz, Nick Clegg-ek AAk sortutako eduki guztia %100ean detektatzea ezinezkoa izango dela onartu du. Hemen sartzen dira adibidez, kode irekiko AA programekin sortutako irudi batzuk.

IA edukia detektatzeko tresna hobetzen duten bitartean, Metak lehen aipatutako etiketa gehitu ahal izateko, erabiltzaileentzat funtzio bat gehitu du . Opzio hau erabiliz erabiltzaile beraiek esan beharko dio Metari AAren bidez sortutako bideoak edo audioak partekatzera doazela. Honez gain, dibulgazio eta etiketatze tresna hau eduki fotorrealista edo digitalki sortutako edo aldatutako soinu errealista argitaratzen dutenean ere erabiltzeko eskatuko zaie. Erabiltzaileak hala egingo ez balu, Metak zigorrak ezar litzazke.

Kontuan izan behar da 2024an munduko hauteskundeetako errekorra izango dugula; beraz, Meta AA tresnen bidez sortutako edukiak murrizteko planak deskribatzen hasi den teknologia handietako bat baino ez da. Iazko azaroan AA softwarea Instagran eta Facebooken iragarki politikoak sortzeko erabiltzea debekatzen zuela iragarri zuen. Eta hori baino lehen, Google-ek hauteskunde-iragarleei dibulgazio «argi eta agerikoak» egitea eskatuko ziela iragarri zuen. OpenAI enpresa kaliforniarrak, ChatGPT sortu zuenak, desinformazioari aurre egiteko tresnak merkaturatuko zituela iragarri zuen urtarrilaren erdialdean, eta bere tresna teknologikoak helburu politikoekin ez erabiltzeko borondatea agertu zuen. Denborak esango du tresna horiek guztiek beren helburua lortzen duten edo ‘benetako edukiaz jantzita’ eduki faltsuaz betetzen den sarea.