Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

PEPSI-ren irudi berria

PEPSI-k logo berria estrenatzen du: bere zirkulu ezagunarekin jarraitzen du baina tipografia eta formatua aldatzen ditu.

Blog honetan behin baino gehiagotan hitz egin dugu logo baten birdiseinuaz, eta duela aste batzuk artikulu bat idatzi genuen logoaren, logotipoaren eta honen aldagaien arteko desberdintasunak azaltzeko.

Aste honetan, Pepsik bere logo berria aurkeztu duela kontuan izanik, artikulu hau idaztea pentsatu dugu, bi puntuak bateratzen saiatuz.

PEPSIren logoaren bilakaera etapa desberdinetatik igaro da. 2008an sortutako azkenak, bere sinbolo eta izenaren banaketa ekarri zuen, horizontalean bereizten zituelarik biak, logoa IMAGOTIPO bihurtu zen. Duela egun batzuk aldiz, berriro 1987tik 1997ra bitarteko 10 urte hoietan izan zuen diseinu antzekora itzuli da. Askoz ere diseinu zuzenagoa eta orekatuagoa da.

Orain, markaren izena beltzez eta letra larriz idatzita agertzen da, eta tipografia berria, gorputz handikoa da, aurrekoa baino zabalagoa baina biribil gutxiagokoa. Gainera, PEPSI izena zirkuluaren barrura itzultzen da, erdiko zerrenda zuriaren gainera. Diseinua ISOLOGO bihurtu da.

Gure ustez, berrikuntza oso egokia izan da. Hemen ditugu PEPSI logoak izan dituen hainbat aldakuntza:

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.