Skip to main content
INNOVA Blog
|

Jatetxeentzat Sare Sozialen kudeaketa

Jatetxe, kafetegi, gozotegi eta abarretarako sare sozialak, ostalaritzaren sektoreko edozein enpresarentzako aukera bikaina izan daitezke.

Sare sozialek jatetxe batean zertan lagun dezaketen galdetzen baduzu, hona hemen zer abantaila edo puntu lagungarri izan ditzaketen:

  • Inguruko bezero potentzialei edo herria ezagutzera etortzen diren turistei jatetxea ezagutarazten
    laguntzea
  • Erakutsi bezeroei prestatzen dituzuen platerak, eta, nahi izanez gero, baita plateren sorketa ere.
  • Eman menu, plater edo antolatzen dituzun ekitaldi berrien berri

Hori bai, sare sozialetan bezeroarekiko arreta kalitateagatik bereizi behar da, hau da, kudeaketak profesionala izan behar du, zaindua eta ongi definitutako estrategia bati jarraitu behar dio. Imajinatu ze kalte egin dezakeen gaizki aurkeztutako plater baten argazkiak.

Zure jatetxeak sare sozialak egoki erabil ditzan aholku batzuk:

  1. Aukeratu zure enpresari gehien lagundu diezaioketen sare sozialak. Garrantzitsuena ez da guztietan egotea, baizik eta ongi aukeratzea zein erabili: Facebook, Instagram, Google My Business edo Youtube, Pinterest edo Twitter.
  2. Prestatu sare sozial bakoitzerako txantiloi bat. Argitaratzen hasi aurretik, sare sozial bakoitzerako txantiloi edo eredu bat diseinatu (sare bakoitzak bere dimentsio eta estiloak erabiltzen ditu).
  3. Argitalpenen egutegia prestatu. Prest eduki aurkeztuko dituzun ideiak edo albisteak, garaiz prestatu albisteak, erabili nahi dituzun irudiak edo bideoak zehaztuz.
  4. Kalitatezko irudiak eta testu egokia. Ez igo irudi desfokatuak edo kalitate gutxikoak, zaindu argazkia, enkoadraketa, argia… zure menuko plater guztien argazki-saioa egin badezakezu hobeto, horrela hainbat artikulutarako argazkiak izango dituzu. Zaindu testua eta idazten duzuna irudia deskribatzean.
  5. Maiz argitaratu. Kontua ez da egunero argitaratzea, bezeroak ere ez ditugu nekatu nahi, baina bai sarritan, adibidez, saiatu astean behin artikulu bat argitaratzen.

Marketin digitaleko agentzia izanik, esperientzia handia dugu jatetxeen eta kafetegien sare sozialen-kudeaketan. Sare sozialak kudeatzen lagunduko dizun profesional-talde baten bila bazabiltza, deitu.

Últimas noticias