Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Outlook 2016 eta aurreko bertsioek ez dute modu seguruan funtzionatuko

Segurtasun-estandarrei buruzko eguneratze garrantzitsua

TLS (Transport Layer Security) bi sistemen artean transmititutako datuen pribatutasuna eta osotasuna babesteko erabiltzen den segurtasun-protokoloa da. Protokolo honen 1.0 eta 1.1 bertsioak lehen aldiz 1999an eta 2006an ezarri ziren, eta gaur egun iada zaharkituta daude, asmo txarreko eragileek erabil ditzaketen ahultasunak dituztelarik.

Enpresa ezagun askok, hala nola Google, Apple, Microsoft eta abar, iadanik protokolo zaharkitu horien euskarri izateari utzi diote, eta gero eta enpresa gehiago hasi dira gauza bera egiten.

Orain azalduko dizugu zertan eragin diezazukeen zuri.

Outlook posta-kudeatzailea erabiltzen duen erabiltzailetako bat bazara eta zure Outlook 2017a baino lehenagokoa bada, posta-zerbitzua kontratatuta duzun enpresak protokolo hori erabiltzeari uzten dion momentuan, zure Outlook programak behar bezala funtzionatzeari utziko diola jakinarazten dizugu.

Outlook modu zuzen eta seguruan funtzionatzen jarraitzeko, bertsio berriago batera eguneratu beharko duzu. Baina zure posta-kudeatzailea eguneratu ezin baduzu edo eguneratu nahi ez baduzu, beti erabil dezakezu beste kudeatzaileren bat, adibidez, Thunderbird.

Honi buruz edozer galdera izan ezkero, lasai jarri kontaktuan gurekin eta gure teknikariak zuen zalantza guztiak argitzen zaiatuko dira.