Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
- Data:12 Aza, 2025
- Bezeroa:Hoggar Kebab
- Webgunea:

Hoggar Kebab-entzako web orri diseinua
Hoggar Kebab, Eibarren eta Azpeitian bi jatetxerekin, badu iada bere online plataforma
Hoggar Kebab en presentzia digitala garatu eta diseinatu dugu, bi herri desberdinetan kokatuta dituzten bi lokalentzako bi web orri sortu ditugu, bietan beraien markarekin bat datorren ikusizko identitate koherentea jarrituz baina era berean elkarren artean independenteak.
Bi webgune, marka identitate bera
Bi webguneak domeinu nagusi berean diseinatu ditugu (bi azpidomeinu erabiliz) eta horrek marka identitate bateratua mantentzea eta domeinu berrien erregistroan aurreztea ahalbidetu digu. Hau da, bi guneek diseinu bera dute, horrek negozioaren irudi globala indartzen du, erabiltzaile-esperientzia homogeneoa izatea errazten duelarik, bisitatzen den lokala edozein dela ere.
Lokal bakoitzera egokitutako erantzunak
Lokal bakoitzak webgune bat du, bezeroei eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa erraz eskeintzeko diseinatua.
Azpeitia Hoggar: karta digitala eta eskaeraz telefono bidez
Alde batetik, Azpeitiko lokala (https://azpeitia.kebabhoggar.com/), eskaintza gastronomikoa online-katalogo argi, bisual eta nabigatzeko erraz erakusteko diseinatu da, telefono bidezko erreserba sustatzeko pentsatua.
Eibar Hoggar: online denda, eskaerak web orriaren bidez zuzenean
Bestetik, Eibarko lokalerako (https://eibar.kebabhoggar.com/), ecommerce integratua duen webgune bat garatu da, erabiltzaileei eskaerak online azkar eta erraz egiteko aukera emanez, erosketa digitalerako beharrezkoak diren funtzionalitate guztiak txertatuz.
Argazkigintza profesionala eta edukien kudeaketa erraza
Bi proiektuetarako argazki saio profesionala egin da, jatetxearen gunea eta bertako plateren kalitatea isladatzen duten irudi propiak sortuz. Argaki hauek balio bisual handia emateaz gain, weberako optimizatu dira, beraien kalitatea eta errendimendua bermatuz.
Gainera, webgune autogestionagarriak direnez, bezeroak, nahi izanez gero, erraz eguneratu ditzake orri guztietako edukiak eta plater-karta, betiere informazioa egunean duela.
SEO posizionamendua eta segurtasuna online erosketetan
Webgunee SEO programazio espezifiko bat dute bilaketa motorretan behar bezala orriak indexatzea erraztuz eta horrela posizionamendu organikoa ere hobetuz.
Domeinuak SSL ziurtagarri bat du aktibatuta, horrela webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazko gisa identifikatuz. Hau funtsezkoa da web orri guztietan eta ze esanik ez online erosketa duten web guneetan.
Laburbilduz: bi webgune independente, identitate bisual komuna eta establezimendu bakoitzari egokitutako funtzionalitateak: katalogo gastronomikoa Azpeitian eta online denda Eibarren.
Oharra: Eibarko saltokiaren online eskaerek izan duten arrakasta ikusita, Hoggarreko arduradunek ecommerce aukera Hogar Kebab Azpeitiaren webgunean gehitzea erabaki dute; beraz, gaur egun (ekainak 2026), webgune honek ere erosketak online egiteko aukera du. Irakurri hemen albistea: Azpeitiko Hoggar Kebab-ek online erosteko aukera gehitu du.




