Skip to main content
Portfolioa
Meraki Estudioa-rentzat web orria diseinatu da

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea, Logo diseinua
  • Data:
    29 Uzt, 2024

meraki-estudioa-interiorismo

Meraki Estudioa-rentzat web orria diseinatu da

Meraki Estudioa, partikularrentzako eta enpresentzako barne-diseinuak egiten dituen enpresarentzako web orriaren diseinua eta programazioa

interiorismo-lanak-gipuzkoan

Beraiek azaltzen duten moduan, bezeroen ametsei forma ematen espezializatzen dira, bezero bakoitzaren nortasuna eta desioak islatzen dituzten etxerako edo negoziorako giroak sortzen.

Webgunea diseinatzean, enpresaren izaera mantentzen eta islatzen saiatu gara, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta proiektuen araberako diseinua erabiliz.

Webgunean ikusgai dauden barne-diseinuko lanek gure hainbat argazki-erreportaje biltzen dituzte. Irudi horiek eta guk diseinatutako logo berria webgunea diseinatzeko erabili dira.

Webgune responsive bat da, hau da, hainbat gailu mugikorretara egokituta dago, hizkuntza anitzetan azaltzeko diseinatu da. Edukien kudeatzaile bat du, honek horrela nahi denean, irudi eta testu berriak erraz sartzeko aukera ematen duelarik.

Webguneak SEO programazioa darama, bilatzaileek orri ezberdinak indexatzea eta posizionatzea errazteko. Domeinuak SSL ziurtagiri bat aktibatua du, webgunea erabiltzailearentzat segurua eta konfiantzazkoa den gune gisa identifikatuz.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.