Portfolioa
Hotel Loiolaren Take Away menurako plateren argazki reportajea
Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Argazki reportajea
- Data:11 Urr, 2019
- Bezeroa:Hotel Loiola
- Webgunea:

Hotel Loiolaren Take Away menurako plateren argazki reportajea
Elikagaien kalitatea, erakargarritasuna eta aurkezpena erakusten duen argazki-erreportaje profesionala.

Take Away zerbitzua (eramateko janaria) Loiola hoteleko jatetxean sartu dela eta, bere eskaintza gastronomiko berria osatzen duten plateren argazki erreportajea egin dugu.
Plater bakoitzaren kalitate handiko irudi zainduen bidez, modu erakargarrian erakutsi dugu proposamen berriaren barietatea eta kalitatea. Helburua zerbitzu hori ezagutaraztea eta eramateko janari eskaintza berriarekiko bezeroen interesa piztea da.
Irudi profesionalak Take Away zerbitzua webgunetik sustatzeko
Egindako argazkiak hotelaren webgunean Take Away menu berria aurkezteko eta zerbitzu horri ikusgarritasuna emateko erabili dira. Irudi profesionalak edukitzea funtsezkoa da produktuak modu erakargarrian erakusteko, kalitatea transmititzeko eta bezeroak produktu horiek probatzera animatzeko.
Argazki gastronomikoa jatetxe eta Take Away zerbitzuak sustatzeko
Ostalaritza bezalako sektore bisual batean, argazki on batek plater eta zerbitzu berriak sustatzeko orduan ezberdintasuna ekar dezake. Zure jatetxeko kartari, menuari edo eramateko janari zerbitzuari ikusgarritasuna eman nahi diozu? Deitu eta eskatu zure platerak bertsiorik onenean erakusteko eta bezero berriak erakartzeko argazki gastronomiko profesionaleko erreportajea.






