Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Logo diseinua, Irudi korporatiboa
- Data:28 Mar, 2018
- Bezeroa: ES Automation

Es Automation enpresarentzat web orria diseinatu da
Enpresak eskeintzen dituen zerbitzuetan oinarritutako web korporatiboaren garapena.

Es Automation ingeniaritza-enpresa bat da, Prozesu Industrialen Automatizazioan eta Kontrolean aritzen da. Horregatik, sortu behareko plataforma digitala, beraien berrikuntzaren, esperientziaren eta irtenbide teknologikoen berri emateko, merkatuan duen presentzia indartzeko eta bezeroengan eta inbertitzaileengan konfiantza sortzeko balio behar zuen.
Guzti hau lortzeko, web minimalista bat diseinatu da, enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta irtenbide teknikoak erakusteko orduan oso intuitiboa eta argia.
Responsive motako web bat diseinatu da, garbia eta erabilera errazakoa, bertara sartzen den erabiltzaileak enpresaren zerbitzuak argi aurkitzen dituelarik.
Web orrian SEO programazio lanak ere egin dira, bilatzaileen indexazioa errazteko eta ondoren ahalik eta posizionamendu onenak lortzeko asmotan.
Web orriarekin batera logotipoa eta enpresaren identitate korporatiboa diseinatu dira.




