Skip to main content
Portfolioa
Web orri diseinu berria Larrañaga Hotel-Jatetxearentzat

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    28 Ots, 2020

Web orri diseinu berria Larrañaga Hotel-Jatetxearentzat

Hotel Larrañagak gugan jarri du beraien konfiantza webgunea berritzeko.

Erabilera errazeko webgunea diseinatu da, erabiltzailerentzat oso intuitiboa, hotel-jatetxeari buruz eta honek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa modu garbian erakusten duelarik. Hau modu egokian egin ahal izateko erreportaje grafiko bat egin da, bai kanpoaldetik eta baita hotela-jatetxearen barrualdetik ere, bertako jatetxe, plater, logela eta hainbat eremu ezberdinei argazkiak ateraz.

Web orriak “responsive” diseinua du, hau da, gailu elektroniko ezberdinetara (mugikorrak, tabletak…) egokitzen da eta SEO teknikak erabiliz, web posizionamendurako prestatuta da, Google bezalako bilatzaile ezberdinek beraren orriak indexatzeko egokituta dagoelarik.

Bere edukien kudeatzailearen bidez, behar denean web orriko testu eta argazkiak modu erraz eta azkarrean aldatu/gehitu daitezke. Hizkuntza ezberdinetan ikus daiteke.

Web domeinuak SSL ziurtagiria ere gehitua du, honek erabiltzaileei gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzen duelarik.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.