Skip to main content
Portfolioa
Casa Basusta loradenda-ren web orriaren diseinu berria

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua
  • Data:
    2 Abe, 2020

Casa Basusta loradenda-ren web orriaren diseinu berria

loredenda online

Hemen aurkezten dizuegu Zumaiko Casa Basusta loradendaren online denda eta web korporatiboa.

Webguneak bi zati ditu: batetik, on line denda bat, bezeroek beren etxetik loradendan dituzten produktuak eros ditzaten (txartelarekin edo Bizum-ekin egindako ordainketen bidez); eta, bestetik,  web korporazioa deitzen diogun zatia, loradendak eskaintzen dituen zerbitzuak eta beste datu batzuk erakusten dituena, hala nola historia, kokapena eta harremanetarako datuak. Hori guztia bi hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Responsive orria da (web diseinu moldagarria), hau da, mugikorretatik eta tabletetatik nabigatzeko eta gehien erabiltzen diren Interneteko nabigatzaileetarako egokitua. Web orriko orriak bilatzaile ezberdinek modu egokian  indexatzeko prestatuta daude (web posizionamendurako SEO teknikak jarraituz egokituak).

Webguneko orri ezberdinak kudeatu daitezke, eta, beraz, bezeroak behar duenean web-aren atal ezberdinak eguneratu ditzake, bai online dendaren zatia (kategoria berriak, produktuak…), bai zati korporatiboaren informazioa (eskaintzen dituzten zerbitzuak, harremanetarako datuak aldatzea, etab.).

Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, erabiltzaileentzat webgunea gune seguru eta konfiantzazko gune gisa identifikatuz.