Skip to main content
Portfolioa
Pizzeria Forchetta-rentzat web orria

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    5 Aza, 2020

Pizzeria Forchetta-rentzat web orria

Innova-n Eibar-en kokatuta dagoen Forchetta pizzeriarentzako web orria bat diseinatu dugu, bertan jendeak pizza, pasta, entsaladak eta hainbat postre jateko aukera du eta hemendik aurrera online ere eskatzeko aukera izango du.

Responsive motako diseinua da, hau da, web orria gailu elektroniko ezberdinetara moldatzen da, beti ere diseinu garbi bat erabiliz.

Bertan zerbitzatzen dituzten janari ezberdinen argazki erreportajea egin da (pizzak, pasta, entsaladak…), irudi hauek web orrian jendeak online eskatzeko edukiko dituen plater ezberdinak irudikatzeko erabili direlarik. Online erosketa bat ere gehitu da, jendeak bere eskaera pizzeria bertan jasotzeko edo beste helbide batetara eramateko aukera duelarik.

Modu errazean kudeatu daitekeen web orri bat da, bezeroak behar duenean beharrezko aldaketa/gehikuntzak egin ditzakeelarik: kartako janariak aldatu, prezioak, eskaintza bereziak, e.a.