Portfolioa

Gipuzkener web orriaren diseinua.

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Logo diseinua
  • Data:
    21 Eka, 2021

Gipuzkener web orriaren diseinua.

eguzki panelak web orria

Eguzki energiako enpresaren web diseinua eta posizionamendua.

Orria optimizatzeko lanetan enpresaren ezaugarriak aztertu dira, diseinu erakargarri bat lortzeaz gain, web posizionamenduaren estrategia landu delarik. SEO posizionamenduarekin lotutako marketin-lana errazten duen programazioa erabiliz, web orri argia, funtzionala eta erakargarria lortzeaz gain, gako-hitz gehienak lehen lekuetan jartzea lortu da.

Web orriak “responsive” diseinua du, hau da, gailu elektroniko ezberdinetara (mugikorrak, tabletak…) egokitzen da.

Bere edukien kudeatzailearen bidez, behar denean web orriko testu eta argazkiak modu erraz eta azkarrean aldatu/gehitu daitezke. Hizkuntza ezberdinetan ikus daiteke.

Web domeinuak SSL ziurtagiria ere gehitua du, honek erabiltzaileei gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzen duelarik.

Web orria honako helbidean ikus daiteke: https://gipuzkener.com