Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea, Logo diseinua, Bideo grabazioa, edizioa
-
Data:20 Ira, 2023
-
Bezeroa: EroPrec

Eroprec enpresarako webgune korporatiboaren diseinua
Doitasun handiko mekanizazioan espeziazituta dagoen Bizkaiko EroPrec enpresaren web orria

Bezeroaren berariazko eskakizunei jarraituz garatu da webgunea. Fabrikatzen dituzten piezak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak erakusteko web gune bat nahi zuten, hau da, webgune korporatibo bat.
Hori guztia ahalik eta irudi-kalitate onenarekin erakusteko, argazki eta bideo erreportaje bat egin zen, bai enpresarena bai fabrikatutako produktuena. Irudi horiek eta diseinatu diegun logo berria webgunea diseinatzeko erabili dira. Enpresaren aurkezpen gisa bideo korporatibo bat ere sartu dugu webgunean (ikusi hemen bideo korporatiboa).
Web responsive bat da, gailu mugikorretara egokitua.
Irudi eta testu berriak erraz gehitzeko aukera ematen duen edukien kudeatzailea du.
Webguneak bere SEO programazioa du, bilatzaileek horrela web orria errazago indexatu eta posizionatzeko.
Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, horrela webgunea gune seguru eta konfiantzazko gune gisa identifikatzen du erabiltzailearentzat.