Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua
-
Data:6 Ots, 2025
-
Bezeroa: Bizi fisioterapia zentroa

Bizi fisioterapia zentroaren web orri berria
Bizi fisioterapia zentroaren web orria guztiz berritu dugu, programazio eta diseinu berria

Webgune baten berritze integralak, webgunearen itxura eta funtzio operatiboak hobetzea dakar, erabiltzailearen esperientzia optimizatzeko, nabigazioa errazteko eta errendimendu orokorra handitzeko helburuarekin. Kasu honetan, web-garapeneko proiektu pertsonalizatu bat da, eta bezeroaren nahiei eraginkortasunez erantzuteko beharrezkoak diren elementu guztiak xehetasunez landu ditugu. Besteak beste, erabilitako teknologia eta diseinu bisuala eguneratu ditugu, hauekin batera edukien egitura optimizatuz, bilatzaileetako posizionamendua eta erabilgarritasuna hobetuz.
Bizi-ren webgunea diseinatzean eta garatzean, gure helburu nagusia markaren esentzia jaso eta transmititzea izan zen, webgune korporatibo argi eta irisgarri bat sortuz, erabiltzaileek eskuragarri dituzten zerbitzuak erraz ezagutu ahal izateko.
Horren emaitza webgune responsive bat da, hainbat gailu mugikorretara erabat egokitua eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri dagoena. Gainera, edukiak kudeatzeko sistema intuitibo bat du, testuak eta irudiak eguneratzeko, material berriak gehitzeko eta aldaketak arin eta modu autonomoan egiteko aukera ematen duena.
Web orri berriak SEO estrategia landuta du, bilatzaileetan ikusgarritasuna hobetzeko eta posizionamendu organiko ona bultzatzeko. Lehendik zegoen gune baten berrikuntza zenez, eta Google bezalako bilaketa-motorrek orri zaharrak indexatuta zituztenez, aurrez SE Ranking-ekin auditoretza egin zen. Analisi horri esker, lotura baliotsuak gorde ahal izan ziren, eta optimizazio-aukera berriak detektatu.
Halaber, domeinuak SSL ziurtagiri aktibo bat du, honek erabiltzaileentzako nabigazio segurua bermatzen duenalik, gunearekiko konfiantza indartuz.