Skip to main content
INNOVA
Bloga, Marketina
01 apirila, 2026

Instagrameko kontua Google bezelako bilatzaileetan

Gure aurreko artikuluan Instagram kontu bat izatearen aukera eta abantailak aipatu genituen. Post honetan, hoietako puntu puntu batzuk sakonduko ditugu.

Instagram kontuen indexazioa bilatzaileetan

Bilatzaileek Instagrameko kontuen estekak, argazkiak eta bideoak indexatzen dituzte, batez ere kontu profesionalenak, baldin eta kontu horiek publikoak badira. Horrela, norbaitek zure kontuan gehitzen dituzun postekin zerikusia duen zerbait bilatzean duenean, baliteke Google-ek bere emaitzetan zure kontuko esteka erakustea.

Indexazioaren mugak ezagutzea ere garrantzitsua da, hau da, badira indexatzen EZ diren edukiak:

  • 24 orduko istorio laburrak (stories), nahiz eta publikoak izan
  • Iruzkinak, beste erabiltzaileek zure postetan uzten duten testua
  • Mezu zuzenak, noski hauek pribatuak dira eta ezin dira arakatu

Bistan da Instagramek Google eta Bing-en bezelako bilatzaileetan duen indexazio berriak ikusgarritasun aukerak izugarri zabaltzen dituela, printzipioz gertatzea nahi dugun zerbait.

Edozein arrazoirengatik bilatzaileek zure edukia indexatzea ez baduzu nahi, zure kontua modu pribatuan jarri beharko duzu. Horrek jarraitzen ez zaituzten pertsonentzat zure edukia ikusgarria izatea eragotziko du, eta beraz, bilaketa-arakatzaileentzat. Hau egiteko Instagramek hiru aukera eskaintzen ditu:

  • Ezarri kontua pribatu gisa
  • Sartu zure kontuaren pribatutasun-konfigurazioan, eta desaktibatu bilaketa motorraren emaitzetan argazkiak eta bideo publikoak agertzeko gaitasuna.
  • Aldatu zure kontuaren konfigurazioa profesionaletik pertsonalera.

Eta iadanik bilatzaileek zure kontuko hainbat link indexatu badituzte eta beraien indexaziotik ezabatzea nahi badituzu, beste aukera bat zure Instagrameko argitalpenak ezabatzea izango litzateke. Estekak ezabatuz gero, edo ikusgarritasuna pribatura aldatuz gero, denborarekin esteka horiek bilaketen emaitzetatik desagertuko dira. Baina abisatzen dizugu, hau ez da egun batetik bestera gertatuko.

Aldiz, interesatzen zaizuna zure Instagram kontua Google eta beste bilatzaileetan agertzea bada, ziurtatu zure kontua behar bezala konfiguratzen duzula:

  1. Sartu zure kontuan eta «Konfigurazioa eta pribatutasuna» aukeran, ziurtatu profil profesionalaren modua aktibatuta duzula
  2. Egiaztatu zure kontua publikoa dela
  3. Erantsi egiten duzunaren biografia argi eta deskribatzailea
  4. Eta, jakina, post guztiak SEO-rako optimizatu.

Nahi izan ezkero hemen irakur dezakezu Instagram berak beraien orrian honi buruz idatzitako posta ‘Por qué los motores de búsqueda pueden indexar fotos y vídeos públicos de Instagram‘.

Prest zaude aukera berri hau aprobetxatzeko? Nahiago baduzu, Innovan SEO Social estrategia bat garatzen lagunduko dizugu, horrela zure online presentzia indartuz. Ez eman buelta gehiago, deitu eta dituzun zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.