IA iritsi da eta SEOa GEOra eboluzionatzen ari da
SEOk zure webguneko rankingarekin laguntzen dizu, klikak lortzen; GEOk, berriz, IAk sortutako erantzunetan sartzen laguntzen dizu

Blog honetan behin baino gehiagotan hitz egin dugu SEOaz eta teknika hoiek web orri batean praktikan jartzearen garrantziaz (Web posizionamendua eta SEO teknikak). Denok hobetu nahi dugu gure webaren ikusgarritasuna Google bezalako bilatzaileen emaitza organikoetan (ordaindu gabekoetan), nork ez du egon nahi emaitzen rankingeko lehen postuan? edo lehen orrian behintzat?
Baina orain, bilaketa emaitzetan IA sartzearekin batera —eta bereziki horrek erabiltzaileen ohituretan eragin duen aldaketagatik—, eboluzio handi bat egon da. Orain ez da soilik lehen orrian egotea, IAk eskaintzen dituen emaitzetan ere agertzea nahi da eta horretarako dugu orain GEO (Generative Engine Opmization) edo Motor Generatiboetarako Optimizazioa.
IA moduak bilatzailea «esteken» tresna batetik, ‘erantzun zuzenak dituen laguntzaile’ batera aldatu du.
Bilaketa-motor tradizionalek bilaketa-emaitzen hainbat aukera eskaintzen dizkizute, zure kontsultari hobekien erantzuten diotenak hautatu ditzazkezularik. Loturak ireki eta informazioa konparatzen duzu, zuzena edo behintzat gehien konbentzitzen zaituena aurkitu arte. IAk, emaitza posible guzti hoiek aurkeztu beharrean, zuzenean erantzun laburtu bat edo gutxi batzuk eskaintzen dizkizu. Eta zenbat eta klik gehiago IAren erantzunetan, klik gutxiago emaitza organikoetan.
Adibidez, bilatzaile batetan zerbitzu konkretu bat eskaintzen duen enpresa bat bilatzen hasten bazara eta IA-k dagoeneko zure zerbitzu horretarako iadanik zer enpresa diren gomendagarriak esaten badizu, again, edo zihurrenez, IA-k eskaintzen dizkizun estekan egingo duzu klik eta ez zara sartuko beste emaitza organikoetan bilatzen.
Bestela esanda, kontua ez da soilik Google bezalako bilatzaileetan 1. orrian agertzea, baizik eta erabiltzaile batek galdera bat egitean, IA-k ematen duen “berehalako erantzuenean” ere egotea.
Bestela esanda, kontua ez da soilik Google bilatzailearen 1. orrian agertzea, baizik eta erabiltzaile batek galdera bat egiten duenean IA-k ematen duen “berehalako erntzunean” ere egotea.
Orduan, SEO alde batera utzi eta GEOrekin hasiko naiz?
EZ, oraingoz behintzat. SEO funtsezko tresna izaten jarraitzen du ohiko bilaketa motorretatik trafikoa erakartzeko. Oraindik ere oinarri nagusia SEO dela esan genezakegu eta GEO bere eboluzio bat, bihak osatu behar dira. Ez da litekeena IAk webgune bat garrantzitsutzat jotzea, eta bere emaitzetan erakustea, gaizki egituratutako webgunea bada, mantsoa bada edo SEO oinarri eskasa badu.
Sistema digital berri honetan ikusgarritasuna maximizatzeko, SEO + GEO behar da.
SEOa badut, nola prestatzen dut nire webgunea IA-rako? Zer teknika erabiltzen ditu GEOk?
GEOrako web gune bat optimizatzeak kalitate handiko eta ongi egituratutako edukiak sortzea dakar, zuzenean kontsultei erantzun argi eta zehatzak ematea.
Ikus ditzagun GEO-rako kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetako batzuk:
- Erabiltzaileen benetako galderak islatzen dituzten goiburuak erabili
- Erantzun zuzenak ematen dituen edukia idatzi
- Kalitatezko edukia sortu, erabiltzailearen asmoa ardatz hartuta
- Ahal baduzu, informazio gakoa tauletan edo zerrendetan laburbildu, IAren motorrek informazioa erraz atera dezaten
Formatu bereziki eraginkorra “galdera + entzun zuzuna + garapena” eredua da, honek erabiltzailearen ulermena zein IAk egindako hautaketa errazten du. Hau da, erabili artikuluaren izenburua erabiltzaileak zure post-a aurkitzeko egingo lukeen galdera bezala, gero idatzi behar duzun post-ari buruzko erantzun laburra, eta azkenik, garatu artikuluaren eduki guztia, ahal duzun modu kolokial guztia erabiliz eta inork irakurri ohi ez duen hitzontzikeria alde batera utziz.
Ikus daitekeen bezala bai SEOn eta bai GEOn webgune baten edukia funtsezkoa da, baina orain helburua (emaitzen rankinga vs IAn aipatzea) zein audientzia (gizakia vs IA) aldatzen dira.
Laburbilduz, hauekdira SEO eta GEO-aren arteko desberdintasun handienak:
- Helburua eta emaitzaren formatua:
- SEO (ohiko bilaketak): gure helburua bilatzailearen emaitzen lehen orrietan agertzea da, erabiltzaileek bertan klik egin eta gure web orria bisita dezan
- GEO (IArekin bilaketak): IAk gure webguneko edukia aukeratzea nahi dugu, bere erantzunak prestatzeko iturri gisa erabitlzea, gero IAk sortutako erantzunetan agertu ahal izateko
- Eta bietan edukiak «errege izaten» jarraitzen badu ere, ikuspegia bestelakoa da:
- SEO: erabiltzailearentzat idazten den arren, Google-en algoritmoan pentsatuz egiten da, hau da, hitz gakoak, meta etiketak eta egitura teknikoa optimizatuz. Batez ere bolumen handiko hitz gakoak landuz.
- GEO: erabiltzailearentzat idazten jarraitzen da, baina oraingoan Hizkuntza Handiko Ereduek (testu-datu kopuru handiekin entrenatutako Adimen Artifizial aurreratuak) gure testua ulertu eta gomendatu dezaten. Edukia elkarrizketaren ikuspegira aldatzen da, galdera zuzen eta konplexuei modu argian erantzunez eta, aldi berean, gaiaren sakontasuna emanez.
Eta azkenik, IA-n zure posizioa indartuko duen zerbait:
- Eduki berria: IAren motorrek (ChatGPT edo Gemini kasu) datu zehatzak, eguneratuak eta egiaztagarriak bilatzen dituzte beren erantzunak erakusteko. Beraz ahal baduzu eduki estrategikoen artikuluak eguneratu aldizkako berrikuspenekin. Eta gogoratu, eduki-estrategiak elkarrizketa izan behar du, egituratua eta datu errealetan oinarritua.
- Egilearen garrantzia: IAk garrantzi handia ematen dio egilearen ospeari, eta bere webgunetik kanpo ebaluatzen du bere ospea. Edukia nork idazten duen ebaluatzen du, ez soilik zer dioen. Aukera baduzu, idatzi artikuluak blogetan edo zure sektoreko hedabide ezagunetan.
GEOk posizionamendu organikoaren, SEO-aren hurrengo bilakaera irudikatzen du, Adimen Artifizialak eta erabiltzaileen bilaketa-ohituren aldaketak bultzatuta. Adimen Artifiziala kontsumo digitalaren funtsezko zati gisa finkatu den ingurune batean eta gero eta pisu handiagoarekin eboluzionatzen jarraitzen duen ingurunean, egokitzea iadanik ez da aukera bat, baizik eta behar estrategiko bat.
