Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Zure web orria WordPress 7.0 -rako prest dago?

WordPress 7.0 hainbat berrikuntzarekin dator, PHP bertsioa barne. Zure hosting-ak 7.3 bertsioa edo aurrekoren bat erabiltzen badu, jakin dezazula ez dizula funtzionatuko

Garrantzitsua da WP eguneratua izatea, baina, lehenik eta behin, ziurtatu ez duzula horrekin webgunea hautsiko.

Duela aste batzuk WordPress-ek jakinarazi zuen WordPress 7.0 bertsioa, 2026ko maiatzaren 20an, hau da, astebete barru aterako zela (hemen WordPress 7.0 abiaraztearen iragarpen ofiziala). Hainbat astetako atzerapenaren ondoren, azkenean laster izango dugu gure artean bertsio berria.

Ikus ditzatzun WordPress 7.0 bertsioak dakartzen berrikuntzak

  • Administrazio-panel modernoagoa eta garbiagoa
  • Lankidetza denbora errealean: funtzio honekin bi erabiltzaile artikulu bera editatzen egon daitezke aldi berean (Google Docs-ek egiten den antzeko zerbait).
  • Errazagoa da post edo sarrera baten aurreko bertsio bat berrezartzea. Bertsio berriak koloretako kode bat erabiltzen du (berdea berrirako, gorria ezabaturako eta horia formatu aldaketetarako) bi bertsioen arteko aldaketak erakusteko. Horrela errazago aukeratu dezakzu bertsio zaharra edo berria behar duzun.
  • Responsive bertsioa. Azkenean, WordPress-ek responsive edizio-modu bat dakar, hau da, blokeen editoretik zuzenean aukera dezakezu bloke jakin bat beti ikusgai egotea nahi duzun edo ordenagailuko pantailan, tabletan edo smartphonean bakarrik bistaratzea nahi duzun.
  • Zure iturri pertsonalizatuak. Menu nagusitik kudea ditzakegu zure iturriak.
  • Bloke berriak:
    • Ogi-apurrak edo breadcrumb lerroa. Nabigazio-bide horiek erabiltzaileei zehatz-mehatz webgunearen zein lekutan dauden erakusten diete (adibidez: Hasiera > Bloga > Web orriak eta SEO). Kasu askotan funtsezkoa gerta daiteke erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta Googleri zure webgunearen hierarkia ulertzen laguntzeko.
    • Ikonoak. Orain arte, webgunean ikonoak erabili nahi bazenituen, plugin-ak edo FontAwesome bezalako letra-liburutegiak erabili behar zenituen; orain, aukera berri honekin, zure ikono edo grafiko bektorial eskalagarriak (svg) zuzenean txertatu ahal izango dituzu zure edukiaren edozein tokitan, haien tamaina eta kolorea doituz.
    • Komando-paleta. Teklatuko lasterbideak erabiltzen badituzu, nobedade hau zuretzat da. Ctrl+K (Windows) edo Cmd+K (Mac) sakatuta, wordpress-ek leiho edo panel bat irekiko du bilatzaile batekin. Bilatzaile horrekin zuzenean joan ahal izango zara orri bat editatzera edo plugin bat doitu/instalatzera, menuetara sartu beharrik gabe.
    • Eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, IA Konektoreentzako pantaila orokor bat. IA-ko pluginak erabiltzen badituzu (SEOko plugina, chatboterako, etab.) IA plugin bakoitzeko API gako bat sartu behar izan duzu. Orain WordPress 7.0-ek hau guztia Ezarpenak > Konektoreak barruko panel batean zentralizatzen du. Askoz errazago eta txukunago. Hornitzaile baten APIa sartu ondoren, hornitzaile horrekin bateragarriak diren IAko plugin guztiek hornitzaile hori bera erabiliko dute, APIa berriro plugin horretan sartu beharrik gabe.

Nola jakin dezaket nire web orria WordPress 7.0 -rako prest dagoen edo ez?

  • Lehenik eta behin, egiaztatu PHP bertsioa zure hosting-ean: aspaldi utzi zioten 7.2 edo 7.3 bertsioak seguruak izateari, baina egia da ere oraindik web batzuk PHP bertsio horiek erabiltzen jarraitzen dutela. Zure webgunea horietako bat bada, oraindik ez eguneratu WordPress 7.0-ra. Lehenik zure hosting-hornitzailearekin hitz egin behar duzu eta PHP bertsioa 8.2 edo bertsio berriagora igotzeko eskatu. Hori bai, lehenik egiaztatu webgunearen diseinatzailearekin web orraik PHP bertsio horiekin funtzionatuko duela.
  • Txantiloia: Zure webgunerako instalatu zenuen plantilla edo txantiloiak aldizkako eguneratzeak jasotzen baditu ez luke arazorik izan behar (hala ere, txantiloiaren changelog artxiboa begiratuz ziurta dezakezu ), aldiz, duela urtebete edo gehiago bada ez duzula eguneratzerik jasotzen, agian arazoak izango dituzu. Probatu egin beharko duzu.
  • Pluginak: plugin bakoitzaren xehetasunetara sartzen bazara, PHP bertsioen xehetasunei buruzko informazioa erakusten duela ikusiko duzu, WordPress, PHP bateragarria da… arte etab. WP opzioan 7.0 edo berriagoa jartzen duela ikusten baduzu, plugina eguneratu ahal izango duzu (azken eguneratzearen datatik astebete edo 2 pasatzen uztea gomendatzen dizugu).

WordPress 7.0 segurtasunez eta ezustekorik gabe eguneratzeko eman beharreko pausoak

Gaur egun, web ostatatze-hornitzaile gehienek honelako kasuetarako proba-inguruneak (staging) dituzte. Ingurune hau erabiliz, zure webguneko nahi adina eguneratze eta proba egin ahal izango dituzu, zure web gune originala hautsi gabe. Horretarako jarraitu pauso hauek:

  • Klonatu zure web orria proba-ingurunean eta hasi eguneratzeekin:
    • Lehenbizi, eguneratu erabiltzen duzun gaia edo txantiloia
    • Eguneratu pluginak eskuragarri dauden azken bertsioetra
    • Egiaztatu klonatutako webguneak funtzionatzen jarraitzen duela, nabigatu menuko aukera desberdinetan eta barruan dituzun esteketan
    • Editatu orri edo sarrera bat, sortu berri bat, probatu harremanetarako formularioa
    • Dena ondo joan bada, eguneratu WordPress 7.0 bertsiora
    • Freskatu nabigatzailean webgunea. Eta berrikusi dena berriro, nabigatu aukeretan, editatu/sortu orri bat edo post bat, eta abar.
  • Proben ingurunean dena ondo joan bazaizu, eguneratze berberak egin ditzakezu ingurune errealean; hori bai, lehenik eta behin, egin zure webgunearen babeskopia osoa, bai fitxategiena, bai datu-basearena.

Derrigorrezkoa da ahalik eta azkarren WordPress 7.0 bertsiora aktulizatzea?

Ez, ez duzu zertan eguneratu estreinaldiaren egun berean; arrazoizkoena, plugin-ekin bezala, astebete edo bi itxarotea da.

7.0 eguneraketa handia da, aldaketa handiekin dator; beraz, zuhurrena itxarotea da. Ez litzateke arraroa izango lehen egunetan sisteman ustekabeko akatsak aurkitzea eta ondorengo egutetan akats hauek zuzentzeko eguneratze txikiak edo adabakiak ateratzea, 7.1 bertsioa eta abar.

Gainera, goian aipatu dugun bezala, denbora utzi behar duzu zure gaiaren garatzaileek eta zure pluginek haien eguneratzeak kaleratzeko eta WordPress 7.0-ekin behar bezala funtzionatzea bermatzeko.

Laburbilduz

Eguneratu aurretik, begiratu dena prest dagoen. Egiaztatu PHP bertsioa zure hosting-ean, egin segurtasun-kopia bat eta, ahal baduzu, erabili staging proba-ingurune bat eguneratze eta proba guztiak egiteko.

Eta zure webgunea eguneratzeko zalantzaren bat baduzu, staging-a ezagutzen ez baduzu edo, besterik gabe, guzti honetarako denborarik ez baduzu, deitu lasai eta gure teknikariak arduratuko dira guztiaz.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.