Facebook enpresentzako
Zure enpresak ba al du Facebook orririk? Eta hala bada, behar bezala kudeatzen ari zarete edo, besterik gabe, estrategia argirik gabe dago hor? Probetxurik ateratzen al diozute?
Edo, agian, oraindik ez duzue, baina planteatzen ari zarete… bada, oso ideia ona izan daiteke.
Gehien erabiltzen den sare-sozialetako bat
Gaur egun Facebook da munduan gehien erabiltzen den Sare Soziala. Azkeneko estadistikek erakusten dutenez sare sozialak erabiltzen dituztenen artean, %86-ak Facebook erabiltzen dute, bigarren Pinterest dago %6,27rekin eta hirugarren Twitter %4,15ekin, ta hori mundu osoa kontuan izanik. Espainiko datuak bakarrik ikusten baditugu, hauek oraindik eta nabariagoak dira, Facebook lehen postuan dago %95-ekin, 2. Twitter %2.92-rekin bakarrik eta 3. Pinterest %1,15-ekin.
Beraz autonomoa baldin bazara edo enpresa bat baldin badaukazu agian zuen produktu edo zerbitzuak promozionatzeko Facebook orri bat sortzeko aukera ikusi beharko zenukete. Jakinekoa da %95 pertsona guzti horiek ez direla zure bezero bihurtuko, baina hori landu ahal izateko, Facebook-ek zure publikazioak segmentatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkitzu: bizilekuen arabera (probintzia, herria…), hizkuntza, urteak, e.a.
Enpresetako Facebook orrien funtzionatzeko modua “Like” edo “Me gusta” botoien bidez da. Norbaitek zure enpresako orrian botoi horren gainean klik egiten duen momentutik, zure orrian argitaratzen edo idazten dituzun albiste guztiak beraien orrian agerturko dira.
Facebook enpresentzat: kudeaketa estrategikoa eta kalitatezko edukiak
Facebook zure enpesarentzako komunikazio-kanal ona izatera irits daiteke, baina, horretarako, kudeatzen jakin behar duzu, eta sare sozial hau ondo kudeatzeak ahalegin bat eskatzen du: aldiro-aldiro eguneratu behar izateaz gain, edukiak landu behar dira eta jomugan dugun publikoarentzat garrantzitsu bihurtu.
Facebook kudeatzeko orduan kontuan hartu beharreko puntu batzuk:
- Erregularki argitaratu edukiak. Honekin ez dugu esan nahi etengabe albisteak sartzen aritu behar duzunik; horrekin lortuko duzun gauza bakarra zure jarraitzaileak zutaz nekatu eta zure argitalpenak blokeatzea da. Astean gehinez bat edo bi egitearekin nahiko ta gehiegi da.
- Izan zuzena esan nahi duzunarekin. Ez egin oso argitalpen luzeak, Facebook sare sozialetan 2 edo 3 lerrorekin nahikoa da.
- Jakina da irudiak hitzak baino lehenago iristen zaizkigula; beraz, saiatu zure argitalpenetan irudiren bat edo bideoren bat gehitzen. Hori bai, beti kalitatezkoa.
- Web orria baduzu, idatzi zure orrian duzun zerbitzu, produktu edo albiste bati buruz. Webgunera egiten den bisita-kopurua hanitzeak mesede handia egiten dio web orriaren kokapenari, hori bai, horretarako lehenik eta behin ziurtatu webgunea behar bezala duzula.
Artikulu hau Facebook-en orrialde bat izateak suposatzen duenaren idea bat egiteko baliagarria izatea espero dugu. Gogoratu guzti hau, Facebook-ei enpresei doain eskeintzen diela baina baita ere kontuan izanik doako argitalpen orokorrez gain ordainpeko publizitate-kanpainak sortzeko aukera ere eskeintzen duela. Honi buruz beste une batean hitz egingo dugu.
Zure enpresako Facebook-erako estrategiarik onenari buruzko zalantzarik edo galderarik baduzue, jarri gurekin harremanetan eta ahal dugun guztian aholkatuko zaituztegu. Innovan Community Manager zerbitzua, hau da, Sare Sozialez kudeaketa zerbitzua eskaintzen dugu.
