INNOVA Bloga

|

Zure enpresak Email Marketin-a egiten du edo spam-ak bidaltzen ditu?

Gaur egun enpresa askok erabiltzen dute mezu elektronikoa beraien marketin kanpañak egiteko, hau da, newsletter-ak bidaltzen dituzte, gauza benetan azkarra eta ekonomikoa, baina zenbat aldiz joaten dira mezu hauek zuzenean spam karpetara? eta horrela ez baldin bada ere, zenbat aldiz borratzen ditugu spam-a iruditzen zaizkigun mezuak irakurri gabe, hau da, ez dugun eskatu edo interesatzen ez zaigun mezu bat?

Email bidez ongi eginiko marketin kanpaina batek onura asko ekar ditzake enpresa bati, baina jakinekoa da baita ere, gaizki eginiko kanpaina batek kalte handiak sor ditzakeela.  Zure jarraitzaile edo irakurleen pazientzia galtzeaz gain, zure enpresaren izen onaren eta profesionaltasunaren aurka egiten duzu.

Beraz zure marketin-eko emailak bidaltzen hasi baino lehen ongi prestatu zure estrategia:

  • Ongi zehaztu zure helburua, zer nahi duzu lortu, zure harpidedunei enpresako berri eman? Promozio berri batekin salmentak gehitu? Harpidedun berriak lortu?
  • Zure enpresaren zerbitzu edo produktuetan interesatua dauden harpidedun zerrenda bat izan behar duzu. Oraindik ez baduzu sortu bezero zerrenda bat, eta beraien interesen eremuen arabera banatu multzo ezberdinetan.
  • Kalitatezko edukiak bidali, zuzeneko idatziak eta zure web orrira doazen link-ak erabili. Zure helburuaren arabera zure zerbitzuei buruz hitzegin dezakezu, zure enpresak egin dituen proiektu berriez, beherapenak… Nahi baduzu gehitu irudi edo kalitatezko bideo enlazeak.
  • Saiatu edukiak harpidedun desberdinen arabera egiten, mezu elektroniko edo newsletter ezberdinak prestatu bezero multzo desberdinentzat.
  • Kontuan izan mezuen maiztasuna.  Norbait zure enpresako albisteen harpidedun egin baldin bada, iadanik badakizu pertsona horrek zure enpresan interesa duela, beraz ez nekatu mezu gehiegikin, edo nekatu eta aspartzeko arriskua izango duzu. Astean behin newsletter edo mezu bat bidaltzea ongi dago, eta asteroko mezuak bidaltzeko informazi berririk ez izan ezkero, ez dago gaizki hilean bat edo bi bidaltzea ere.
  • Mezuetan gehitu beti harpidedunak harpidetza uzteko aukera garbia, ez jarri sailtasunik.

Gogoratu marketin mota honen helburua zure harpidedunekin erlazio zuzen bat sortzea dela, beraien konfidantza lortzea, zerbait behar duten garaian zuregana jo dezaten, desira den salmenta hori lortuz.

Marketin digitala egiteko garaian zalantzarik izan ezkero edo kanpaina egiteko newsletter ezberdinen diseinuan laguntza behar baduzu, lasai jarri gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.