INNOVA Bloga

|

Facebook enpresentzako

Zure enpresak Facebook orririk badu? erantzuna baiezkoa baldin bada, badakizu ongi kudeatuta dagoen? edo agian orain ari zarete enpresan horri buruz hitzegiten.  Facebook orria sortu edo ez… ba agian ez litzateke ideia txarra izango.

Facebook munduan gehien erabiltzen den Sare Soziala da. Azkeneko estadistikek erakusten dutenez sare sozialak erabiltzen dituztenen artean, %86-ak Facebook erabiltzen dute, bigarren Pinterest dago %6,27rekin eta hirugarren Twitter %4,15ekin, ta hori mundu osoa kontuan izanik. Espainiko datuak bakarrik ikusten baditugu, hauek oraindik eta nabariagoak dira, Facebook lehen postuan dago %95-ekin, 2. Twitter %2.92-rekin bakarrik  eta 3. Pinterest %1,15-ekin.

Beraz autonomoa baldin bazara edo enpresa bat baldin badaukazu agian zuen produktu edo zerbitzuak promozionatzeko Facebook orri bat sortzeko aukera ikusi beharko zenukete.  Jakinekoa da %95 pertsona guzti horiek ez direla zure bezero bihurtuko, baina hori landu ahal izateko, Facebook-ek zure publikazioak segmentatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkitzu: bizilekuen arabera (probintzia, herria…), hizkuntza, urteak, e.a.

Enpresetako Facebook orrien funtzionatzeko modua “Like” edo “Me gusta” botoien bidez da. Norbaitek zure enpresako orrian botoi horren gainean klik egiten duen momentutik, zure orrian argitaratzen edo idazten dituzun albiste guztiak beraien orrian agerturko dira.