INNOVA Bloga
|

Barneko kalitezko argazkiak

Innova-n espezializatuak gauden zerbitzu bat Argazkigintza Profesionala da. Gure bezero askok kalitate handiko argazkiak behar dituztenean deitzen digute, bai beraien web orrirako behar dituztelako edo baita marketing-erako, hau da, katalogo, kartel edo edozer publizitate motatan jartzeko: beraien produktu berrien argazkiak, enpresa barneko argazkiak…

Eta azkeneko aldian egin ditugun argazki erreportaiak erakusten duten bezala, gehienak barruan eginiko argazki erreportaiak dira, hori bai leku mota ezberdinetan: etxeak, jatetxeak, dendak eta bulegoak.

Movil-eko argazki kamara gero eta gehiago erabiltzen den garai hauetan, barnekaldean atera behar diren argazkiek oraindin ere profesional baten eskua eta herramientak eskatzen dituztela esan daiteke, lan profesional bat nahi baldin bada beintzat.

Argazki bat barnekaldean atera behar duzunean leku batzuk itzalean egon daitezke beste batzuk aldiz oso argitsuak (eguzkia sartzen den lehioa inguruan dagoelako) izan daitezke. Lehen begi bistan nahiz eta nahiko argi dagoela iruditu, kasu gehinetan argazkilariak argitasun arazo bat baino gehiago izango ditu.  Argazki kamara baten sentsoreak barnealdean kalitateko argazki bat ateratzeko iruditzen zaigun baino argi gehiago behar du: atera behar ditugun deitaile horiek indartzeko, itzalean dauden leku hoiek argitzeko eta batipat argitsuak eta ilunpean dauden leku horien desberdintasun hori gutxitzeko.

Arazo guzti hauek konpontzeko, argazkilari profesional batek estudioko flash-ak erabiltzen ditu, horrela behar duen lekuetara argitasuna zuzenduz. Batzuetan flash hauen argitasunak argazkietan sentsazio irreal bat utzi dezake, begiak benetako argiaren eta flasharen arteko diferentzia nabarmendu dezakeelarik, eta kasu hauetarako azgazkiei ematen zaien urkituak edo Photoshop bezalako programekin egiten diren produzio ondorengo edizioak daude.  Zorionez Innova-n sail honetan ere profesionalak diren teknikoak ditugu gurekin lanean.

Guzti honegatik esan genezake barnealdeko argazkigintza ez dela edozeinek egin dezakeen zerbait, eta bere eragiketak profesional baten ezagutza eta lan egiteko herramientak izatea eskatzen dituela.

Nahi izan ezkero ondorengo link-ean ikus ditzakezu gure argazki erreportai batzuk:

Innova-k eginiko argazki erreportaiak

argazki erreportaiakargazki profesionalak barnekaldean