Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

.eus domeinuak %40an jaisten dute beraien prezioa

Bajan el precio para todos los usuarios, tanto para los nuevos registros

.eus domeinu bat baldin badaukazu agian iadanik iritxi zaizu albistea baina horrela ez bada beraien prezioa gutxi gora-behera %40-an jaitsi dela jakinerazten dizuegu.

Beraien web orrian jarri duten albistean irakurri ahal izan dugunez (Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak) gaurtik aurrera erabiltzaile guztientzat prezioa jaitsiko da, bai erregistro berrientzat eta baita lehendik .eus domeinu-izena dutenentzat.  Erregistro berriek 29€ inguru balioko dute eta berriztapenek 35€ inguru (bi prezio hauek erregistratzaile enpresaren arabera zerbait aldatu daitezke).

Kontuan izanik merkatuan dauden beste domeinu motak (.com, .es, .net…) 12€ inguru balio dutela prezio hau oraindik ere garestia iruditu daiteke, baina kontuan izanik atzorarte 50€ inguru balio zutela, ba aldaketa handia dela esan daiteke. .eus domeinukoek beraien albistean adierazi dutenez, prezio berri hau 6.000 .eus erabiltzaile lortu dituztenean jarri ahal izan dute. Horrela bada, ea gero eta erabiltzaile gehiago lortzean, merkatuko beste domeinuen antzeko prezioetara iristeko aukera izaten duten.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.