Google Maps-en prezio politika aldatu da, ordainpeko bihurtu dute
Web orri bat baduzu eta zuen kokapena Google Maps-en zerbitzuari bidez erakusten baldin baduzu orain hilabete batzuk zuen mapa gainean «For development purposes only» textua agertzen hasi zela ohartuko ziñeten. Ez da web orriaren errore bat, Google-k hainbat aldaketa egin zituen bere zerbitzu honetan eta horien artean zerbitzua ordainpeko bihurtu izana izan zen.
Google Maps-en lehen aldaketa «handi» bat orain denbora bat etorri zen, web orrien disenatzaileei zerbitzu hau erabili ahal izateko beraiek sortzen zituzten API izeneko kode batzuk erabili beharra jarri ziguten. Eta orain hilabete batzuk oraindik eta pauso bat gehiago eman zuten, mapei opzio gehiago gehituz baina era berean ordainpeko bihurtuz.
Mapak orain 3 kategoerietan banatzen dira: Mapak, Ibilbideak eta Lekuak.
Zerbitzu Orokorra (dohainekoa) kendu eta Premium Zerbitzua (ordainpekoa) bakarrik utzi zuten.
Web orriak kudeatzen ditugunoi Google Maps erabili ahal izateko fakturazio kontu bat irekitzera behartzen gaituzte. Hemen Google-ek hilero dohainik erabiltzeko 200$ eskaintzen dituela esan behar da (170€ inguru).
Google berak adierazten duenez proiektuetatik %98-rek nahiko kreditu izan beharko lukete eskaintzen dituzten 200$ horiekin. Eta hau kalkulatu ahal izateko kalkulagailu moduko bat ere eskaintzen dute (Google Maps kalkulagailua ikusi). Gutxi gora behera 200$ horiek 100.000 inpresiorako emango lukete, tamaina ertaineko web orri gehinentzat kantitate nahiko txukuna. Ez ohiko gehikuntza hoietarako ere kuota finkoak ere badituzte, baina hori bai, muga hori gainditu ezkero, inpresio bakoitzeko ordaindu beharko litzateke.
Guzti honetan garrantzitsuena mapa estatikoen dohaineko inpresio kantitate berria da. Aldaketa hau izan aurretik (zerbitzu orokor edo dohainekoarekin) egunean 25.000 inguru inpresio egin ahal izaten ziren, orain (200$ horiekin) hilean 100.000 karga edo mapa bisualizazio egin ahal izango dira, hau da, 3.300 egunean.
Google Maps Platform kalkulagailua, hileko 170€-en kalkulua
Eta zer gertatzen da fakturazioko gure datuak ez baditugu sartu nahi?
Beraien fakturazio datuak sartu nahi ez dituzten web orrien jabe edo kudeatzaileentzako oraindik Google-en mapa modu orokor batean erakusteko aukera dago. Horretarako Google-k mapa berean banatzeko «Compartir» funtzioan eskaintzen duen iframe kodea erabili beharko da. Noski beraien Google Maps Platform zerbitzuan eskaintzen dituzten opzioak ez ditu eskaintzen, eta ez da izango nahi genukeen responsive edo itxura politekoa baina gure kokapena erakustea bakarrik nahi izan ezkero nahikoa izango da:
Innova, Google Maps-en
Argi ez dagoen gauza bakarra 200$ horien eskaintzan datza, hau da, zerbitzuarekin batera izango dugun zerbait den edo denbora batetarako bakarrik jarri duten. Beti bezala Google-en berrien zain egon beharko da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!