Skip to main content
INNOVA
Bloga, Web orriak, SEO
06 maiatza, 2016

Homepage edo web orri baten lehen orriaren garrantzia

Webgune baten hasierako orria edo homepage-a zure negozioaren erakusleiho nagusia da, hau da, bisitariek webgunearen eta, kasu honetan, zure enpresaren lehen inpresioa osatzen duten gunea.

Erabiltzaile batek segundo gutxi batzuk baino ez ditu behar zure hasierako orria edo homepage-a eskaneatu eta bertan nabigatzen jarraitu edo zuzenean irten nahi duen erabakitzeko. Zure ustez, zer erabakiko luke zure webgunearen hasierako orrian sartzean?

Zure web orria da, kasu gehienetan, zure bezeroekin harremanetan jartzeko lehenengo gunea. Segundo gutxi batzuen buruan, bisitariek zure lekuan geratu edo alde egin erabakitzen dute.

Homepagea web orri batean, denda fisiko baten erakusleihoa bezalakoa da: arreta bereganatzen ez badu edo lehen unetik konfiantza transmititzen ez badu, litekeena da erabiltzaileak alde egitea. Aldiz, leku egokira iritsi dela eta bilatzen duena aurkitzen badu, zure webgunean nabigatzen eta zure zerbitzuez interesatzen hasiko da.

Horregatik, web orri baten diseinuak ez du bisualki erakargarria izan behar soilik, argia, funtzionala eta konbertsiora bideratua ere izan behar du.

Kontua ez da zure enpresaren eduki osoa hasierako orrian sartzea, baizik eta modu estrategikoan definitzea zer elementu diren benetan funtsezkoak. Homepageak garrantzia duena lehenetsi behar du, horrela erabiltzailearen arreta erakarri eta bere nabigazioa gidatu ahal izateko.

Zer eduki behar du hasiera-orri batek?

Hasierako orriak ez du enpresaren informazio guztia jaso behar, elementu garrantzitsuenak modu estrategikoan aukeratu behar dira. Erabiltzailearen arreta erakartzea eta gainerako webgunera modu argian gidatzea du helburu.

Gomendagarria da zure enpresaren jardueraren laburpen bat egitea, modu argi eta zuzenean, zertan ari zaren azkar ulertzeko. Halaber, garrantzitsua da zerbitzu edo produktu nagusiak nabarmentzea, adierazgarrienak aukeratuz, eskaintza zabala baduzu beste guztia barruko orri espezifikoetan garatu dezakezu.

Beste funtsezko alderdi bat harremanetarako datuetarako sarbidea erraztea da, erabiltzailea ez dezala denborarik galdu horien aurkitu nahiean.

Eta, jakina, hori guztia diseinu erakargarri baten bidez, lehen inpresioa erabakigarria baita. Eduki on bat edukitzeak ez dizu askorik balioko, diseinua edo lehen inpresioak hasieratik erabiltzailea atzera botatzen badu.


Hasierako orri on batek izan behar dituen funtsezko elementuak:

Hauek dira ondo egituratutako edozein hasiera orrik izan beharko lituzkeen oinarrizko elementuetako batzuk:

  • Logotipoa (homepage eta beste orri guztietan ere egon beharko luke): logoa, normalean, goiko aldean, ezkerrean edo erdian jartzen da. Zure enpresaren ikusizko nortasunaren elementu nagusia da.
  • Menu nagusia (orri guztietan egongo da): argia, intuitiboa eta ondo antolatua izan behar du, erabiltzailea nahastu dezaketen aukera gehiegi saihestuz.
  • Footer edo orri-oina: hemen normalean informazio korporatiboa, lege-orrietarako estekak, sare sozialak eta harremanetarako daturen bat egon ohi dira.

Homepage eraginkor baten elementu espezifikoak:

  • Zure enprasa mezua edo ekintzarako deia (CTA): enpesaren balioa adierazten duen esaldi edo mezu bat baduzu, honek logotipoaren ondoan edo edukiaren lehen blokean, ageriko eremu batean joan beharko luke.
  • Zure enpresako produktu edo zerbitzu nabermenak. zure enpresako produktu/zerabitzu garrantzitsuenak. Hemen gehienez 4 edo 6 produktu/zerbitzu jartzea gomendatzen da, beti jarri ahal izango duzu botoi edo esteka bat informazio gehiago eskuratzeko barruko orrialdeetan.
  • Kalitatezko irudiak: ahal bada zeureak eta kalitatezkoak, baina diseinua gehiegi kargatu gabe, ez dugu web orriak gehiegi ‘pisatzerik’ nahi ezta erabiltzailea gehiegi distraitzea ere.
  • Zure enpresak ematen duen zerbitzuaren kontzeptu garbia. Ez erabili alperrik bertan dagoen lekua, ezta ere erabiltzaileak irakurtzeko duen gogoa. Eduki laburra, zuzena eta erabiltzailea azkar ulertzera bideratua. Informazio sakona jarri nahi baduzu, beti edukiko duzu barrukaldeko orrietan jartzeko aukera.
  • Blog bat baduzu, azken albiste edo sarrerak. Eta hau beti ere blog-a aktualizatua baldin baduzu. Azken albistea orain urtebete edo gehiagokoa bada hobe ez jartzea.

Homepage-aren etengabeko aldaketa

Hasierako orriak ez du estatikoa izan behar. Saiatu noizean behin bertan erakusten duzun edukia eguneratzen, produktu berri bat, nabarmendu nahi duzun zerbitzu bat, aprobetxatu zure webgunea ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zure enpresa ezagutarazteko.

Puntu hauekin, homepage bat nolakoa izan beharko litzatekeen argi eta garbi azaldu dugula iruditzen zaigu. Zure hasierako orrialdeak baldintza hauek betetzen dituela uste duzu?

Horrela ez bada eta homepage eraginkorra lortzeko aukera baloratu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Gure talde teknikoak zure webgunea berrikusiko du eta hobetu daitezkeen puntuak adieraziko dizkizu, betiere inolako konpromisorik gabe.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.