Skip to main content
INNOVA
Bloga, Teknologia & Internet, Web orriak, SEO
22 urtarrila, 2026

IA-ren bidez web orriak minutuetan sortuak

Ikus ditzagun IArekin edo kode-gabeko plataformetan webgune bat sortzearen zenbait puntu positibo eta negatibo:

Denok entzun dugu EI-rekin gure webgunea minutu gutxitan prest izan dezakegula, eta posible den arren, ezagutu beharko zenituzkeen gauza batzuk ere baditu.

Gaur egun, programazioari buruz ezer jakin gabe sor dezakezu webgune bat, eta horretarako hainbat aukera dituzu:

Has gaitezen IA erabiltzen duten web enpresa eraikitzaileekin

IA iritsi aurretik ere baziren web eraikitzaile enpresak, zure web orria ordu gutxitan prest izango zenuela agintzen zizutenak eta orain IArekin ordu horiek, minutuetara jaitsi dira, eta bai egia da, modu horretan zure webgunea urrats gutxi batzuetan sortua izan dezakezu, baina azkenean gehienek lehengo arazo edo puntu negatibo berak erakusten jarraitzen dute. Ikus ditzagun iragarkietan aipatzen ez dituzten puntu horietako batzuk:

  • Webgunea bere plataforman funtziona dezan sortzen da, noizbait zure webgunea beste leku batera eramateko asmoa baduzu agian ezin izango duzu esportatu.
  • Diseinu generikoak: azkenean, web askok elkarren antza dute. Testua eta irudiak aldatuko dituzte, baina diseinu orokorra errepikatu egingo da.
  • Eskalatzen zaila: zure negozioa hazten denean eta integrazio berriak edo aukera konplexuagoak behar dituzunean, ziurrenik hutsetik hasi beharko duzu webgunea, edo beste nonbaitera eramatea pentsatu.
  • Eta guzti hori «extra edo opzio gehigarreitan» sartu gabe. Normalean, horrelako plataformetan diseinatutako webgune bat kostu minimoarekin hasten da, baina berehala gehitzen dituzte kostua igoko dituzten gehigarriak: kodean sortutako webgunea edo, agian, CMS batekin nahiago duzu? Hizkuntza anitzeko webgune bat izango da? edo agian online denda bat behar duzu?

Hala ere, bere gauza onak ere baditu:

  • Denontzako eskuragarria da. Hau da, ez du axola programazio-ezagutza teknikorik ez baduzu, ezta diseinu-ezagutzarik ere.
  • Azkarra: egun bakar batean zure webgunea prest izan dezakezu.
  • Aurrekontu txikiagoa: diseinu enpresa bat kontratatzea baino merkeagoa da.

Web orriak garatzeko bereziki sortutako IA plataformak

Beste aukera bat zuk zeuk zure web orria sortzea da, hau da beste enpresarik kontratatu gabe, web garapenerako %100 sortutako IA plataformak erabiliz. Plataforma horietako asko berde samar daude oraindik, baina batzuk zeresana ematen ari dira dagoeneko: Lovable, Windsurf, Stitch (Google) eta abar. IAri zure webgunea nola izatea nahi duzun esaten diozu, eta bere plataforma bisualari ezker, aldaketak egiten joaten zara, amaieran guztia egituratuta ematen dizularik, diseinua eta kodea barne.

Baina IA aplikazio guztiak bezala, emaitza on bat lortzeko, zer eskatu jakin behar duzu. Ez da estetika kontua bakarrik, azken emaitza agian polita izango da baina IAk ez ditu sortuko 404 pertsonalizatuak, ez du jakingo zer header edo footer mota komeni zaion zure webguneari, nola aldatu diseinua responsive izan dadin… eta are gutxiago SEO on page on bat egiten. Zuk esan behar diozu guzti hori nola egin.

Gogoan izan: IAk zuk emandako aginduak baino ez ditu betetzen.

Weberako IA plataforma ahuek doako eta ordainpeko bertsioa izan ohi dute. Doako bertsioek x agindu edo kredituko hileko kuota eskaintzen dizute. Ohartuko zaren bezala, nahi baino lehenago amaitzen dira. IAra bidalitako mezu bakoitzak kreditu bat kontsumitzen du, mezuaren luzera edozein dela ere. Horregatik, IA-ri galderak edo aginduak egiten hasi aurretik, egin lortu nahi duzunaren planninga, eta oso ondo prestatu promptak.

Webgunea zeure gustura amaituta duzunean, hurrengo pausoa web orria non ostatatu aukeratzea izango da (IA plataforman bertan, aukera horiek ere eskaintzen dituzte) edo kanpoko beste hosting batean.

Plataforma hauek erabiltzean kontuan hartu beharreko beste puntu bat eskalagarritasuna da. Lehenengo aukeran gertatzen zen bezala, web-garapeneko IA plataforma hauei suposatzen dieten ahulezietako bat proiektuak eskalatzean datza, hau da, jada garatuta dauden orrialdeei aukera berriak gehitzen joateko aukera. Kasu askotan aurretik sortutakoari zerbait berria gehitzea baino badirudi hobe dela zerotik hastea. Hala ere IA aurrera doan abiadura kontuan izanda, ez dago zalantzarik prozesu hori ere hobetzen joango direla.

Hirugarren aukera zure webgunea sortzeko ChatGPT edo Gemini bezalako IA aplikazioak erabiltzea litzateke

Denok ezagutzen ditugu IAren aplikazio hoiek, ez dute ikusizko eraikitzailerik, baina zein web mota nahi duzun ondo azaltzen badiozu, IAk eraikitzeko behar duzun kode guztia itzuliko dizu.

Bere puntu ona, ez duzula mugarik. Nahi duzuna eskatzen diozu eta IAk HTML eta CSS kode guztia sortzen dizu, irudi animatuak, testuak… Txarrena, edo ez hain ona, aurreko aukeran bezala, ondo jakin behar duzula zer eskatu IAri (headers, footer, 404, web orrien arteko erlazioak, SEO…), eta hori bai, ez duzu interfaze bisualik; beraz, IAk itzulitako kodea kopiatu ondoren, kanpoko aplikazio bat eduki behar duzu non itsatsi eta emaitza erreala ikusi ahal izateko. Ondoren, gauzak berrikusi, doitu, aldaketak eskatu, kopiatu, berriz itsatsi… egin behar dira, azken emaitzarekin gustura egon arte.

IA-rekin diseinaturuiko web orria prest da, eta orain zer?

Webgunea bai IA web plataforma batean (bigarren opzioa) edo ohiko IA batean (hirugarren opzioa) diseinatu baduzu ere, orain webgunea online igotzeko ordua iritsi zaizu, hau da, hosting batean ostatatu beharko duzu. Lehen esan dugun bezala, IA web garapen-plataformek beren hosting zerbitzua eskaintzen dute, honek zure proiektua azkar eta erraz argitaratzeko aukera ematen dizularik, guztia hori bai, doako azpidomeinuak erabiliz (adib. lovable plataforman zureweborriarenizena.lovable.app) edo iada harpidetza-plan batekin zure domeinu propiarekin (adibidez, zureweborriarenizena.com).

Eta web orria online daukazunean, gogoratu egin beharrekoa ez dela hor bukatzen

Zure webgunea online badago baina inork ikusten ez badu, zertarako balio dizu 5 minututan, egun batean, egindako web orri bat izateak? Online jarri aurretik ziurtatu kodea Google, Yahoo edo Bing bezalako bilatzaileentzat baliagarria dela. Berrikusi zure egitura teknikoa, Googlek orri bakoitza indexatzeko erabiliko dituen testuak, karga-abiadura… zure webgunea bilaketa-emaitzetan agertzen ez bada, ez du axola zein azkar sortu duzun.

Laburbilduz, hona hemen webgune bat sortzeko IA erabiltzearen abantaila eta desabantaila batzuk:

  • Garatzeko azkartasuna
    • Abantaila: IAk egiturak, kodea eta edukiak minututan sor ditzake, denbora asko aurreztuz.
    • Desabantaila: ondo pertsonalizatzen ez bada, azkartasunak irtenbide generikoak ekar ditzake .
  • Kostuen murrizketa
    • Abantaila: diseinu eta programazio ekipoen beharra gutxitzen du, prozesua merkatuz.
    • Desabantaila: doako tresnak edo kostu oso baxukoak badaude ere, hauek beren mugak dituzte, eta IA tresna aurreratu batzuek harpidetza-kostu handiak dituzte epe luzera.
  • Adituak ez direnentzako irisgarritasuna
    • Abantaila: Ezagutza teknikorik ez duten pertsonek erraz sor ditzakete web funtzionalak.
    • Desabantaila: Xehetasun teknikoen eta erabaki aurreratuagoen kontrola galtzen da.
  • Edukiaren automatizazioa
    • Abantaila: testuak, irudiak eta diseinuak automatikoki sortzen laguntzen du.
    • Desabantaila: edukia ez da oso originala edo berrikusi egin behar izaten da, akatsak edo inkoherentziak saihesteko.
  • Proiektuaren eskalagarritasuna
    • Abantaila: hasierako garapenean bezala, IAk aldaketak edo gehigarriak beharren arabera exekutatuko ditu
    • Desabantaila: eskalabilitatea nahiko mugatua gera daiteke erabiltzen den IA tresnaren arabera. Kasu askotan, atal hori hutsetik sortu beharko da.

Eta beti bezala, post honi edo zure web orriaren garapenari buruzko edozein zalantza izanez gero, jar zaitez lasai gurekin harremanetan, gure web diseinatzaileek zure zalantza guztiei erantzungo diete eta zure web orria online izateko aukera guztien berri emango dizute.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.