INNOVA Bloga
|

Internet Seguruaren eguna

Gaur, 2023ko otsailaren 7an, Internet Seguruaren Eguna edo Safer Internet Day #SID2023 ospatzen da mundu osoan, gaurko egunez lema hau izango duelarik: ‘Elkarrekin Internet hobea lortzeko ‘(Together for a better internet). Ekimen hau otsaileko bigarren asteartero egiten da, teknologiaren erabilera segurua eta positiboa sustatzeko, bereziki haur eta gazteen artean.

Innova-n, gure tresna nagusitako bat teknologia dugun bezala, guztiz ados gara lema horrekin; beraz, egun hau aprobetxatuko dugu segurtasun aholku batzuk emateko, Interneten modu seguruan lan egiteko eta bertan nabigatzeko.

Posta elektronikoaren erabileran segurtasun-aholkuak:

  • Pasahitz seguru eta bakarrak erabili: Sinesgaitza dirudien arren, pasahitzik erabilienetako bat 123456 da. Era berean ez erabili pasahitz berdina kontu guztietan.
  • Kontuz phising-arekin: legezko enpresa batek ez dizu datu pertsonalik posta elektronikoz eskatuko, are gutxiago zure kontura sartzeko pasahitza.
  • Ez egin klik zalantzazko esteketan: lotura ezezagun baten klik egitean malwarea deskargatu dezakezu zure gailura. Esteken URLa berrikustea oso garrantzitsua da eta noski mezua nork bidaltzen dizun jakitea. Zalantzarik izanez gero, hobe esteka hori ez ukitzea.
  • Kontuz WiFi publikoekin: hauetako askok segurtasun-akatsak izaten dituzte, eta, horiei esker, hackerrek zure mugikorrera sartu eta zure informazioa eskuratu dezakete. Sare publiko batetik mugikorrean zerbait berrikusi behar baduzu, ez dadila izan zure posta elektronikoa.
  • Itxi zure posta kudeatzailea behar bezala: erabiltzaile askok, posta-kontuko programan dagoen «Irten» aukera hautatu beharrean, leihoa itxi besterik ez dute egiten. Horrek posta-zerbitzua irekita utz dezake, hackerrei ate bat irekiz. Posta kudeatzaile programa (outlook, gmail…) erabiltzen amaitzen duzun bakoitzean, ziurtatu posta-saioa ondo ixten duzula.
  • Egin segurtasun-kopiak: bai, jasotzen/bidaltzen ditugun mezu elektronikoen segurtasun-kopiak ere egin daitezke eta egin behar dira.

Zure web orriko erabilerarako segurtasun-aholkuak:

  • Eguneratzeak egunean izan: ezinbestekoa da zure web orria, bai CMS, bai plantilla eta erabiltzen dituzun pluginak eguneratuta izatea.
  • Erabili pasahitz seguruak: ziurtatu pasahitz seguruak eta bakarrak erabiltzen dituzula zure web gunerako, kontrol-panelerako eta horiekin lotutako posta elektronikoko kontuetarako.
  • Segurtasun-kopiak: egin itzazu zure web gunearen segurtasun-kopia erregularrak, kutsatuz gero edo datuak galduz gero berrezarri ahal izateko.
  • Aztertu noizean behin zure web gunea: berrikusi aldizka zure web gunea, edozein jarduera susmagarri edo aldatutako fitxategiak detektatzeko.

Interneten segurtasunez nabigatzeko, aipatu ditugun puntuak kontuan hartzea komeni da. Horrek zure kontuak seguru izaten, eta zure gailuan eta zure web orrian malwarerik ez izaten lagunduko bait dizu.