Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Correos, ordenagailuak malware bidez infektatzeko beste modu bat

Egun hauetan Correos-etik email bat jasotzen baduzu, kontuz! iruzur bat izan daiteke, zure ordenagailua infektatu eta zuri dirua kentzeko sortua.

Incibe-k (Zibersegurtasunari buruzko Institutu Nazionala-k) Correos-en lekua hartu nahian dabiltzan iruzurrezko mezu elektronikoen kanpaina baten berri eman du.

Erabiltzaileak jasotzen duen mezuan ustezko pakete bat ematen saiatu direla adierazten da, baina ezin izan dela egin, eta, horregatik, erabiltzaileari gonbita egiten zaio beste helbide batera bidaltzeko, diru-kopuru jakin bat ordainduta noski. Mezuek, Correos-en web helbidea simulatzen duen lotura/link bat dute, baina kontuz, estekan klik egin ondoren, esteka hori web gune maltzur batera bideratzen da, hortik malwarea edo ordenagailua kutsatzen duen birusa deskargatzen delarik.

Incibek antzemandako kanpaina honetan, iruzurrezko posta mota horietan hackerrak malware-mota bat banatzen saiatzen direla jakinarazi dute, klik egiten duen erabiltzaile horren ekipoa kontrolatzeko bereziki diseinatua. Malwareak edo birusak gure ordenagailua kontrolpean duenean, zibergaizkileak ordenagailuan gordeta ditugun datu pertsonalak lapurtu ditzake edo ekipoa beste software maltzur batzuekin kutsatu.

Horrelako mezuren bat jaso baduzu, bertako link-ean klik egin baduzu, eskaneatu lehen bait lehen ordenagailu guztia antibirus batekin.

Eta beti bezala, horrelako iruzurretan ez erortzeko, honako pausuak jarraitzea gomendatzen dugu:

  • Ez ireki, ezabatu, ezagutzen ez dituzun bidaltzaileen emailak.
  • Ez erantzun inoiz horrelako mezu elektronikoei.
  • Email batetan bidali dizuten link edo lotura batetan klik egin behar baduzu, begiratu lehenik lotura horrek irekitzen duen url helbidea
  • Ez fidatu laburtutako loturez
  • Ez fidatu erantsitako fitxategiez, nahiz eta kontaktu ezagunak bidalia izan.
  • Eguneratuta izan ordenagailuko sistema eragilea eta antibirusa. Antibirusaren kasuan, aktibo dagoela egiaztatzen du

Nahi izan ezkero honako estekan irakur dezakezue Incibe-k ateratako alerta oharra: “Correos, nuevo gancho usado por los ciberdelincuentes para distribuir malware