Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Informe de almacenamiento – Su correo esta 99% lleno

Horrelako mezurik jaso duzu zure posta elektronikoaren bidez? ba ez ireki!

Iadanik hainbat jende larrituta jarri da gurekin kontaktuan beraien oporren ondoren “Informe de almacenamiento” izenburuarekin email bat jaso dutela esanez. Bertan beraien korreoa %99-ko kapazidadean zegoela jakinarazten diete, eta email-ak bidaltzen/jasotzen jarraitu ahal izateko, bertan agertzen den link bat klikatu behar dutela esaten zaie. Zuk ere horrelako mezu bat jaso baduzu, ezabatu berehala. Email honen helburu bakarra zure posta elektronikoko pasahitza lortzea da.

Hala ere, posta zerbitzurik gabe gelditzeko beldurrez, link hori klikatu baduzu, beste lehio berri bat irekiko zitzaizun, bertan zure korreoko pasahitza idazteko eskatzen zaizularik. Pauso honetan geldituko ziñela espero dugu. Ez sartu zure datu pertsonalak, eta oraindik eta gutxiago inolako pasahitzik, ezagutzen ez duzun leku batetan. Kasu honetan, aurreko link-a klikatu badauzu, agertzen den lehio berri honen url edo helbidea ikustean, nahiko helbide arraroa dela ikusi ahal izango zenuen, honek bakarrik, deskonfidantza bat sortu beharko lizukeelarik.

Baina hala ere, korreo zerbitzu gabe gelditzeko bildurragatik edo, zure pasahitza sartu baduzu, ez itxaron minutu bat gehiago, eta deitu zure posta zerbitzua kudeatzen duen enpresari.