Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Mozilla, Firefox-en enpresak, bere logoa berdiseinatu du

También los logos tienen su evolución

Mozilla aspalditik zebilen bere marka aldatu nahiean, bere erabiltzaileei enpresa barruan lanean zebiltzan diseinu ezberdinak ere erakustera iritsi zen beraien ideiak jaso nahiean, eta azkenik aurtengo Ekainean erakutsi zuen jendearen aurrean diseinu berria. Hasiera batean ikono berriak beraien beta bertsioko programetan bakarrik instalatu zituzten baina hil honetako 20tik aurrera iadanik beraien bertsio originaletan ere ikus daiteke aldaketa.

Beraz Firefox nabigatzailea erabiltzen baldin baduzu eta honen azken bertsioa instalatu baduzu (Firefox Nightly izenekoa, 70. bertsioa), iadanik ohartuko ziñen logoak izan duen aldaketarekin.

Ondorengo irudian ikus daitekeen bezala, Firefox-eko logoak azken urteetan eboluzio bat izando du, baina agian oraingoan izan ditu aldaketa gehienak. Orokorrean aurrekoaren diseinuarekin jarraitzen baldin badu ere, oraingoan irudia nahiko sinplifikatu dute (iadanik ez daude azeriaren hankak, eta aurrekoetan azeria lakura saltatzeko asmotan zegoela ematen bazuen, orain uraren inguruan dugu azeria), irudia garbiagoa da, bera margotzeko kolore paleta ezberdin bat ere ibili dutelarik.

Aldaketa honen zergatia Tim Murray, Mozillako sormen zuzendarietako batek bere «Evolving the firefox Brand» artikuluan azaltzen du, bere hitzetan: «esan Firefox hitza eta jende gehienari Internet-eko nabigatzailea bakarrik etortzen zaio burura, eta gaur egun Firefox hori baino askoz gehiago da, horregatik markak eboluzio bat behar zuen».

Hau da, ordurarte erabiltzen zuten logoak ez zuen balio enpresak dituen adar guztiak biltzeko, erakusteko. Firefox nabigatzaile ezagunaz gain, markak honako hauek biltzen ditu: Firefox Send, beraiek bakarrik deuseztatzen diren mezu zifratuak bidaltzeko programa, Firefox Lockwise, pasahitz kudeatzailea eta Firefox Monitor, zure email edo helbide elektronikoa hackeatua izan ezkero abisatzen dizun programa. Modu honetan Firefox-entzako logo orokor bat dute eta diseinu horretatik abiatuz beste adar, programa guztien logoak ber-diseinatu dituzte.

Aldaketa berri honekin konpainiak Mozilla nabigatzaile bat bakarrik ez denaren ideia zabaldu nahi du, erabiltzailea eta bere pribatutasun-ari loturiko zerbitzu osoak eskaintzen dituztela. Denborak esango du marka berri honekin hori lortuko duten edo ez, baina hemen dugu markak, logoak ere eboluzionatu behar dutenaren beste adibide garbi bat. Enpresa bat handitzen doan bezala, bere markak, logoak ere aldaketa hoiek erakutsi behar ditu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.