Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Online lanetarako diseinu grafiko zerbitzua

Trabajando en el diseño gráfico de la página web o blog

Gaur diseinu grafikoa eta honek zure online marketing prozesuan izan dezakeen eraginari buruz hitzegingo dugu.

Agian behin baino gehiagotan amorruz ikusi duzu nola zure lehiakideen publizitatea jendearen artean zureak baino arrera hobeagoa izan dutela. Nahiz eta zure zerbitzua hobeagoa iruditzen zaizun, marketing garaian jendeari zure lehiakidearenak arreta gehiago ematen die. Honen zergaitiaz pentsatu duzu? puntu honetan sartzen da diseinu grafikoaren lana, zeren textua, hitzek garrantzi handia baldin badute ere, guztia nola azaldu jakiteak ere bere garrantzi handia du. Diseinu grafiko on batek itxura profesional bat eman behar du, erabiltzaileari iristen zaion publizite horretan interesa jartzen lagundu behar du, hau da, zure enpresan interesa jartzen.

Inoiz pentsatu duzu nola erabiltzen duzun edo erablili beharko zenukeen diseinu grafikoa zure enpresa hobetzeko? Ikus ditzagun online munduan diseinu grafikoak ikutzen dituen hiru puntu:

Diseinu grafkoa zure blog edo web orrian

Web orrien funtzionamenduari buruzko zerbait jakin nahi izan baduzu, seguru asko “Edukia da erregea” esaldiarekin egingo zenuen topo. Eta hala da, zure webguneak edo blogak eduki egokia ez badu, ahaztu ondo kokatzeaz, baina normala den bezala, horretarako ez dugu edukia bakarrik behar. Zenbait ikerketaren arabera, web bat lehen aldiz irekitzen duen pertsona batek 15 segundo edo gutxiago behar ditu bertan geratu edo alde egin erabakitzeko. Beraz, ez litzateke begi-bistakoa izango eduki horren inguruko diseinua ere lantzea?

Web orri baten diseinuan lan egitean, erabiltzaileari bertan gelditu eta begiratzen jarraitzeko arrazoia ematen diogu, eta horretarako web orri erakargarri eta profesionalak diseinatu behar dira, xehastasun guztiak kontuan izanik: nabegazio erraza, kalitatezko irudiak, logo eta tipografia erakargarriak eta noski guzti honen lekua web orrian zehar.

Diseinu grafikoa Sare Sozialetan

Gaur egun Sare Sozialak parte garrantzitsua dute enpresen web orriak edo blogak ezagunarazterakoan.

Jakina da erabiltzaile askok beraien sare sozioaleko perfila egunean behin baino gehiagotan begiratzen dutela, beraz zentzuzkoa da pentsatzea zure web orriko bisitak gehitzeko aukera handia izango duzula Facebook edo Twitter bezalako sare sozialak erabiliz.

Web orrian lan egiten den bezala, sare sozialetan jartzen diren albisteetan ere lan egin behar da. Edukia landu behar da, irudiak, baina baita hau guztia lotzen duen diseinu grafikoa. Facebook bezalako sareetan idatzitako albisteek ‘klik’ gehiago jasotzen dituzte hauek irudi, argazki edo infografia irudi batekin loturik baldin badaude. Errazagoa da erabiltzaile batek albisteko textua irakurtzea, lehenik bertan dagoen zerbaitek bere atentzioa lortu baldin badu.

Diseinu grafikoa Email Marketing, hau da, email bidez eginiko publizitatean, newsletter-en erabileran

Zure bezeroekin kontaktuan jarraitzeko modu zuzenetariko bat Email Marketing-a da. Marketing mota honekin zure bezeroei enpresako albisteen berri eman dezakezu: produktu berriak, azken proiektuak e.a.

Denok jasotzen ditugu gure helbide elektronikoan hainbat «publizitate» edo spam mezuak, batzuetan irakurri gabe ere borratzen ditugularik, beraz puntu honetan ere  garrantzi handia du diseinu grafikoak. Bidali beharreko Newsletter edo mezuaren diseinuan lan egin behar da.  Erabiltzaileak berau ikusi eta mezua irakurtzeko denbora hartzeko erabakia hartu dezan erakargarria izan behar du, ez dugu nahi zuzenean zaborontzira bidaltzea.  Guk nahi dugun albisteaz hitzegiteaz gain, diseinua landu behar da: enpresako logoa sartu, ahal bada kolore korporatiboak erbili, albisteari buruzko irudiren bat sartu e.a., eta noski guztia modu erakargarri batean egokitu behar da.

Diseinu grafikoa textuak eta irudiak (argazkiak, infografiak, marrazkiak…) batera lantzen dituen prozesu bat dela esan genezake.  Edukien marketing-ean diseinu on bat ez baldin bada erabiltzen, agian ez dituzu nahi diren ondorioak lortuko.

Beraz, ez izan zalantzarik. zure marketing prozesuari aurpegi berri bat eman nahi badiozu, diseinuz aldatu, ideia berriak probatu, jarri lasai kontaktuan gurekin. Ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.