Skip to main content
Portfolioa
Aras enpresak web orri berria estreinatzen du

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    3 Api, 2025

web orriak berritzeko lanak

Aras enpresak web orri berria estreinatzen du

Soraluzeko Tornillería Aras enpresaren web orriaren eguneratze osoa

web-aktualizazioak

Duela zenbait urte, Tornillería Aras enpresak beriaen enpresako web orria egiteko eskatu ziguten, eta orain berriro jarri dira gurekin harremanetan web berria diseina diezaiegun. Garaiekin bat zetorren webgune bat nahi zuten, diseinu argi, erakargarri eta eskaintzen duten zerbitzua fidelki islatuko zuena.

Hori dela eta, gure teknikariek webgunea goitik behera berritu dute, bai bisualki, bai funtzionalean ere, irudi guztiz berria eman diotelarik, baina helburu bera mantenduz: egiten dutena argi eta eraginkortasunez komunikatzea. Hori lortzeko, gunearen edukiak berrantolatu eta berridatzi dira, bisitatzen duen edonork bere zerbitzu eta produktuei buruzko informazio guztia erraz aurkitu ahal izango dutelarik. Horrez gain, bere produktuen eta instalazioen argazki-erreportajea egin da (dron-hegaldia barne), webgunea kalitatezko irudiekin ilustratuz.

Horrela, Aras enpresaren webgune berria izen berriarekin ez ezik, diseinu berrituarekin dator, itxura garbiago eta argiagoarekin, baina beti ere bere identitate korporatiboa errespetatuz. Horrek ere erronka berri bat zekarren berekin, webgune berria domeinu berri batean ostatatu baita, eta horrek lan gehigarria ekarri du SEO aldetik; izan ere, webgune berri guztiek dakarten SEO programazio lan orokorraz gain, domeinu zaharreko URL zaharrak berrietara birbideratu behar izan ziren, eta Google bezelako bilatzaileei domeinu-aldaketaren berri eman.

Azken helburua? erabiltzaileak webgunera sartzeko erabiltzen duten edozein gailutara egokitzen den %100 responsive web bat lortzea, funtzionaltasuna eta estetika bateratzea. Hau lortzeko, webgunea gailu ezberdin bakoitzera egokitzeko diseinatu da, bere irudi-edukiak, bistaratzeko erabiltzen dugun pantailaren arabera egoki bistaratzeko murriztuz.

Eta, jakina, domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, horrela, webgunea erabiltzailearentzat segurua eta konfiantzazkoa den gune gisa identifikatuz. Eta Europan jarduten duen enpresa izanik, webgune eleaniztuna aukeratu da, ezinbestekoa ikusgarritasuna handitzeko eta publiko zabalago batengana iristeko.

Web orri bat berritzeko arrazoiak asko izan daitezke, bai teknikoki edo baita estetikoki ere. Horregatik, inoiz ez da egoten soberan gure webgunea berrikustea: sektoreko beste webgune batzuekin konparatzea (eta zergatik ez gure lehiakideekin) eta erabiltzaileen beharrak oraindik betetzen jarraitzen duen edo alderantziz, aldaketak egiteko unea iritsi den baloratzea. Gure agentzian web diseinuan eta SEOn adituak gara, beraz, zure marka irudia berritzen eta zure orria teknologia berrienetara egokitzen lagun diezazukegu. Jar zaitez gurekin harremanetan, atsegin handiz aztertuko dugu zure webgunea, horrela hurrengo pausoak erabakitzeko aukeran izango zarelarik.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.